Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amainatu, amaina(tu), amainatzen du ad ipar amore eman.
Jadanik Otsabideko Zarteia baserria sektaren mende zen, Lilaren antzeko beste andere batek horko jaun adindua amainatu ondoren: Demagun, gizonak zakila eta barrabilak hanturik, emaztearen alu bustiaren zokoaren zokoan aterpea bilatuz, sabelera botatzen duen haziak intziri eta karkaraz dabilen arrautza bakartia amainatzen duela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.
-Hark gaitu igortzen... -xanpatu zuen Txokok emaztearen atorra urratuz eta titi puntak metxeroaren suaz amainatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 49. orr.