Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaigabetasun iz amaigabea denaren nolakotasuna.

Denboraren amaigabetasunak hau besterik ez du esan nahi: denboraren handitasun determinatu oro bere oinarrian datzan denbora bakarraren zedarriztapen gisa baino ez dela ahalgarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Ea espazioa amaigabetasuneraino zerizanez betea edo muga batzuen barnean jasoa dagoen; ea mundu honetan zerbait bakuna baden edo dena amaigabeki zatitu behar den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

Izan ere, handitasunaren halako adigaia, amaigabetasun jakinaren adigaia denez, enpirikoa da, eta beraz, munduari dagokionez erabat ezinezkoa ere bai sentsuen objektu gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Horregatik, ondorioztapena ere hemengoaren aldean beste bat izan zen, hots, bere amaigabetasun erreala inferitu zen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Beharrezkotasuna, amaigabetasuna, batasuna, mundutik at izatea (ez munduaren arima gisa), betikotasuna denboraren baldintzarik gabe, oropresentzia espazioaren baldintzarik gabe, ahalguztiduntasuna, eta abar, predikatu transzendental soilak dira, eta horregatik, beren adigai araztuak, Teologia orok oso beharrezkoak dituenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus