Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasieran hiljantzi amaiezin bat egiten aritu zen, Laertes zaharra hiltzen zenerako; egunez ehundu eta gauez askatu egiten zuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.
Oroitzen dudan hurrengoa Sandraren logela da, edo, hobeto esanda, Sandraren ohea, eta besarkada amaiezin hura, eta orduen joan-etorri epela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Edo Ebroko bataila amaiezin hartan, Aragoiko eremu amaigabeetako lubakietan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.
Neurean jarraitu dut, burua flexo berriaren azpian makurtua, gutun amaiezin bat idazten Carmeni, Maritxu Arregiri buruz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 241. orr.
Gutun luze bat idazten ari naiz komuneko paper amaiezin batean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Isilune amaiezin bat etorri zen gero. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.
Segundo amaiezin batzuez itxaron nuen, belarria etxeko eta karrikako hots guztiei adi. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.
Bat, bi, hiru minutu amaiezin barru irten zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.
Zenbat aldiz ez ote zituen salmo baten gisa esan, denbora-pasa, Hiri Biribilera ekarri zuen bidaia-egun amaiezinetan zehar! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Tara osoa eta bertan bildutako guztiak elbarrituta geratu zirela zirudien, tarte amaiezin batean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 40. orr.
773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren, Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat Madinat al Salam, Bakearen Hiriko ateetan agertu zenean: Bagdaden, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Mundua aldatu egin da, noski, 1979tik; azalean, behintzat: orain zapalkuntza eta diktadurak askoz modu dotore eta itxurosoagoan aurkezten dizkigute, trantsizio garai amaiezin edo bozketekin jantzirik. Berria - Mundua 2004-07-18
Egunak badoaz egunen ondotik, arrazoirik gabe, batuketa amaiezin eta monotonoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 81. orr.
Neskaren irribarre baketsuak, aurpegiko zurbiltasuna edertasun amaiezin batez distirarazten zuenak, Ada ere nire zorion berean partaide zela berresten zidan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Emakumezko serioa zen, berrogeita hamar eta zenbait urtekoa, geldo eta amaiezin mintzatzen zena. Berrehun metroko ibilbidea baino ez zen izan, baina amaiezina iruditu zitzaidan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Work-in-progress betierekoa, egundoko handiena, mugagabeena, orohartzaileena, eta horrexegatik amaiezina. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.
Fenomeno fonetikoa amaiezina eta kontaezina da, edozein ikur motaren gainean eragina izan dezakeen aldetik, ez baitago bereizketarik adjektibo, izen, hondarki eta abarren artean, haietan fenomenoa gauzatzeko unean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.
Dogmaren sorrerak mundu osora zabaldu zuen Von Trierri buruzko eztabaida antzu eta amaiezina: jenio garaikidea ala iruzurgile probokatzailea? Berria - Kultura 2006-02-15
Hogeita hamasei hilabete amaiezinak bukatu eta bi emakumeak Graemetarren jauregira itzuli zirenean, mamu ibiltariak ziruditen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Harantz abiatuko zara, geroago eta iglutik urrunago, baina gelditu eta inguruari so egitean ez duzu inon topatuko ez punturik, ez iglurik, ez ezer elur lautada amaiezinean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.
Ez dakit nola, elkartu eta bakarrik geratu ginen, tabernaz tabernako zirkulu amaiezinean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 116. orr.
Mintzaldi luzeak, solas amaiezinak, platika betirakoak, ogirik gabeko eguna oinaztargi bihurtzen zuten diskurtso oparoak egiten zituzten berbalapikook, erretolika hanpatu, farfaila eta hutsalez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 27. orr.
Gero pentsatu ohi nuen izenak izana ere badakarrela, eta ea Isidoraren pazientzia ez ote zen bere deiturak baino are luzeagoa, amaiezinagoa, gaur aurkitzen hain zaila den beste garai bateko pazientzia mota hartakoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.
Nire pentsamenduak ere Wagnerren musikaren baitan mugitzen dituk, haren itsaso asaldatu, ilun, amaiezinaren baitan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.
Jarraitu, zifren segida amaiezinari jarraitu! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.
Eskuak aurpegi izerditsuaren alde banatara goratu zituen zabal-zabalik, porrot amaiezinezko keinu batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 287. orr.
Begira ea orain iritsi garen zuk amaiezinekotzat jotzen zenuen auzira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 121. orr.
amaiezin bat (7); amaiezin batean (4); amaiezin baten (4); amaiezin eta (3); amaiezin hura (3); amaiezina da (3); amaiezina zen (4); bidaia amaiezin (3); eta amaiezina (3)