Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsipenean sartu zen, amaibako tunelean bezala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 171. orr.
Nor eta hi, bizidun eta ikustun izan arren, bizia ia hila duana, denborarik gehiena lotan galtzen, itzarrik zurrungatzen eta amesgintzari uzten ez dioana, arima izu funtsgabez larriturik darabilkana eta sarritan zer gaitz daukaan ere igarri ezin duana, amaibako gaitzek sarritan gizajo hori, horditurik, nondinahi estutzen hautenean eta gogo zalantzatiz, jitoan flotatuz, alderrai habilenean? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.
Etorbidea antzeman zuen lehendabizi -gauez bezain zaratatsu eta gainezka-, haren osteko hondartza amaibakoa gero, eta goiznabarraren argi ubelak urdintzen zuen itsasoa jarraian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 133. orr.
Halaxe, gure ondoko itsasotik, edo barruko ordoki lehorretik, haize-bolada bakoitzak laino eta hodeiak, aleka edo sokaka, fronte eta frontexkatan artaldeka pilatuta, hortxe datoz, eta batzuetan denak segido, errosario amaibakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.