Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaiarazi, amaiaraz(i), amaiarazten (orobat amaitarazi g.er.) du ad amaitzera behartu.

Haren txanda heldu zenean, gainerako fraideek omenaldia amaiarazi egin nahi izan zuten, malabarista izandako fraideak ez baitzeukan esateko ezer garrantzizkorik, eta komentuaren izen ona zikindu egin zezakeen agian.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 11. orr.

Agian bere sufrimendua amaiarazi beharko dogu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.

Hortxe amaiarazi beharko zuen guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaitut eta herrialdeen artean barreiatuko; zure jokabide lotsagarria amaiaraziko dut.  Elizen arteko biblia   Ez 22,15

Hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosorren bitartez amaiaraziko dut Egiptoren harropuzkeria.  Elizen arteko biblia   Jr 2,22

Banekien nirekin partekatu nahi zituela neuzkan kezka eta nahigabe guztiak, baina ez zidan ezer esaten, eta azkenik ahoa zabaltzen zuenean bazirudien hilabete osoak emanak genituela gai berari buruz kartsuki eztabaidatzen, harik eta Nunuk esaldi labur batez gure ika-mika amaiarazten zuen arte.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Bai baitaki begirada bat nahikoa lukeela, edo eskuko hatz bat altxatzea, bestea isilarazi, deuseztatuta alde egitera behartu eta ikuskizuna amaiarazteko.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus