Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amabitxi 1 iz bataiatzen den haurrarentzat, besoetan daraman emakumezkoa, ama besoetakoa, ama pontekoa. ik aitabitxi.

Gurasoek espero zuten, amabitxiaren aldetik semearen etorkizuna hornitzeko zerbait, eta horregatik, haurrari aitabitxiaren izena emateko bakarrik agintzen duen aztura alboraturik, paraninfa horren izena gehitu zitzaion, mutilentzako adieran, hori bai.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Hainbesteko jakinduria horrek ez zituen aberastu, eta, dakigunez, ez zen hori izan, ezta ere, Benvinda amabitxiaren lanturua jotako ondasunen jatorria, Jainkoak barka diezaiola, ahal badu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 86. orr.

Esan zuen popeak ez zukeela amore emango berak beldurtu ez balu esanez salatu egingo zuela Mikhail dendajabea amabitxiarekin ezkondu zuelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

Ikusten zuen zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek atzerritik eta nolako portzelanak eta batistak bidaltzen zizkieten amabitxiei, izebei eta arrebei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

2 irud/hed (konfirmazioan, ezkontzetan eta kidekoetan)

Handik hiru hilabetera ezkondu ziren, Bob aitabitxi izan zen eta ni amabitxi, eta, haiek Hurricanen itsasoratu eta Karibera zihoazen bitartean, Bob eta biok Amaralinara joan ginen hark errentan hartutako uda-etxe batera, gorputzari atsegin ematera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

3 aita-amabitxi (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Euskaldunen ezkontzetan ugari dira euskal abizeneko lekukoak, edo umeen bataioetan euskal abizeneko aita-amabitxiak azaltzen dira. ETC-literatura, saiakera   Kaliforniakoak, Asun Garikano, Pamiela, 2013

Jesusek atera zuen pontetik, eta, Juanito neba bekaiztu ez zedin, legez ez, baina izatez haren aita-amabitxi ere egin ziren. ETC-literatura, saiakera   Hondarrak, Ruben Sanchez Bakaikoa, Txalaparta, 2019

Aita-amabitxiek euren haur besoetakoei 'morrokoteak' emango dizkiete Pazko igandean. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-21

Coruñara itzulita, ene etxea aita-amabitxiena izan zen. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-20

4 aitabitxi-amabitxi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Bataioak orain baino sarriagotan ospatzen zirenean, umeon igande goizetako jolasa izaten zen bataio irteerara joan eta haur bataiatu berriaren guraso eta aitabitxi-amabitxiek botatzen zituzten goxoki eta txanponak biltzea. ETC-prentsa   Berria, 2012-11-17

Besteak beste, Albert Goienetxe eta Urkixo anderea egon ziren aitabitxi-amabitxien artean; Jauffret Baionako gotzainak bataiatu zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 66 zbk., UEU, 2008 - uztaila-iraila

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus