Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eritasun minbera dudarik gabe Alzheimer izendatua den hori. Herria 2004-02-19
Alzheimer gaitzak jotako hemengo batek Miel deitzen dit agurtzen dudan aldiro, eta keinu egiten du esku ahurraz airean, euliren bat harrapatu nahiko balu bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.
Bizitza osoa suizidioaren inguruan gogoetan aritu ondoren, alzheimer gaitzak harrapatu zuen Cioran. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.
Medikuek zenbait urte zuela alzheimer eritasuna kausitu zioten; halaz etxea bizidunez husten zenean, merkatura edo mezetara joateko adibidez, lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.
Alzheimer eritasunagatik, bere zuhaitzetik beheratu ondoan horretaz baizik ez zen mintzatzen: hitzak eskas zeuzkan gainerako bizipenen ahoskatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.
Eta zehatzago gogoratzen zaio etxetik irteeran, alzheimer puntturen bat duen xaharrari: Aitona, agorrilan bidez bahoa, eramazak erekin euritakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Oraiko martxan, izigarriki emendatuko da Alzheimerren eritasuna ondoko hamarkadetan. Herria 2004-02-05
Gazteagoen artean hizpide hori atera genuen batean, norbaitek Alzheimerraren gaitzera ekarri zuen elkarrizketa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.
Mihi gaiztoek diotenez, alzheimerraren ondorioz ahaztu egin zituen suizidatzeko betidanik izan zituen asmoak, eta zahartzaroaren ondorioz hil zen, 1995ean, Parisen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.
Alzheimerra zuen, eta lo zegoen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.
Konponduta gaude halako Alzheimerra duten politikariekin, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 29. orr.
Ez zuen, ez, Alzheimer delako "aleman horren" zantzu handirik hark, ez zuenez...! Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.
· Ezagutzen ditugu jada familia batzuk eritasun autosomiko azpiratzaileek latz astintzen dituztenak: Alzheimer-en gaitzak, koloneko minbiziak edo bularreko minbiziak, besteak beste. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.
Asaldatu egiten naute noizbehinka Alzheimerren gaixotasunaz prentsak eskaintzen dituen albisteek. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 107. orr.
Asaldatu egiten naute noizbehinka Alzheimerren gaixotasunaz prentsak eskaintzen dituen albisteek. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 107. orr.
alois alzheimer (3); alzheimer eritasuna (4); alzheimer eritasunak (4); alzheimer gaitza (3); alzheimer gaitzak (4); alzheimerra duten (4); alzheimerra dutenen (3); alzheimerra geratzeko (3); alzheimerra izateko (5); alzheimerrak jota (3); alzheimerrak jotako (3); alzheimerrari aurre (3); alzheimerren eritasuna (5); alzheimerren eta (3); alzheimerren eta parkinsonen (3); alzheimerren gaitza (15); alzheimerren gaitzaren (9); da alzheimerren (3); dira alzheimerren (3); eta alzheimer (4); eta alzheimerren (5)