Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alutxo iz adkor alua.

Plazer istant zikoitz eta minimo hori edozein alutxotan abstraitu ahal izaterainoko hipokrita zela sinetsarazi ote zion bere buruari, kariñoa ukazioaren eta miseriaren babeslekuari ematen zaion beste izena zela sinesten ote zuen?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Farorantz-eko faroa zakila da, diote; sudurreko puntutxo beltzak, zakiltxoak; galtzerdia, alua; Ramsay andrea farozainaren semearentzat josten ari den galtzerdiko zulotxoak, alutxoak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 162. orr.

Nire neskak harrituta begiratu zidan (ni ez naiz gure jolasaldietan antzerkiak asmatzen dituen horietakoa), eta bere eskua nire sexuraino jaitsi eta ferekatzen hasi zitzaidan, nik bere alutxo maitea gogotsu miazten eta mutilaren zakilkadak sentitzen nituen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus