Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaldi bat dago tartean, Espainiari eta nekazari espainolari alusio bat izan daitekeena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 243. orr.
Krudela, zeren alusio bat baitzeraman bere baitan, ziur aski faltsua eta nolanahi ere erruki eskasekoa, Barbaricôren errezetategiak emakumeari eskura jartzen zion jenero jakin bati buruz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Heriotzak (edo haren alusioak) zehatz eta patetiko bilakatzen ditu gizonak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.
Bere lankideren batzuek inondik inora zilegi ez diren alusioak ikusi nahi izan zituzten pasarte horretan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.
Gorago ere topo egin dugu juduen alusioarekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 271. orr.
Nietzscheri alusio maliziatia berriro. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.
Gezurrezko alusio hori egin orduko, ordea, ama, ordu arte dena lasai entzuten baitzuen, etxeko zurezko atalasean eserita, bat-batean salto batez zutitu zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.
Aurreko kopla alusioz baino ez dugu "txarria", hitzek irudimena kitzikatu besterik ez dute egiten, erotismoa entzulearen konplizitatean dago oinarritua. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 13. orr.
Lau bertsolerrotan hiru alusio erudiziozko pilatzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.
Hizkuntza guztietan Deabruari hainbat eta hainbat deikera ematen zaizkio, alusiozkoak eta eufemistikoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.