Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso noizean behin, neskameak liburuen hautsa garbitzea beharrezkoa zelako aldarrikapen solemnea egiten zion, batez ere goiko apalategian, non oso bakanetan baizik kontsultatzen ez ziren liburuak lerrokatzen baitziren, mendeen metatzearen gordetegi alubiala irudi, hauts beltza, hausterrea bezalakoa, nondik datorren jakiterik ez dago, tabakotik ezin daiteke izan, zuzentzaileak aspaldi utzi baitzion erretzeari, denboraren hautsa da, eta horrekin dena esana dago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.
Ordoki alubialaren maila baino gorago eraiki zuten Mohenjo-Daroko gotorleku-muinoa, eta adreilu errez egindako ur-hesi batez inguratuta zegoen -13 bat metro garai zen hesia-. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010
Ibilgu artifizialak, ordoki alubialaren bi alboetan kokatutako zati zuzeneko lerroak dira, eta ez dute ibaiaren emari osoa bideratzen, baizik eta ureztatzerako eta uholdeak ekidin edo mugatzeko. ETC-entziklopedia Menderes ibaia, Wikipedia