Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzo 1 iz eserita dagoenarengan, gerritik belaunetarainoko tartea; mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den boltsa modukoa.

Berriro nahi dute natura bizkorgarriaren geriza bilatu, haur batek bere amaren altzoa bezala.  Herria   2001-05-10

Harantz doa bere bihotza ere, mendebaldera, Fisterra urrun aldera, Bibiren altzo epelera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

Amak Mattina altzoan hartu zuen eta hitzeman zion Donapaleun panpina berria erosiko ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Etxera etorri zitzaigun, babes bila edo, eta amari besarkaturik egon zen, ama baten altzoa behar duen haur bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.

Ezkerreko besoaren gainean jarrita nago ni, amak eskuinekoaz altzoan heltzen nauelarik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

Franklin andreak, Ernieren burua altzoan hartuta, Artzainaren neska abesten zuen kontralto ahots gozo, trebatuaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.

Altzoan zeukan manta lurrera bota eta gelara joan zen korrika.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Gero, haren aurpegia bere altzoan duela etzaten da, atsedenean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.

Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe?  Elizen arteko biblia   EsZ 6,27

Ama Birjinari ere berezko esanahiaz eransten zaizkio, Andre Mariak ere parte hartzen duelako zeruko Aitaren altzoan betidanik beteriko jaiotze berean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Motorrean bi lagun ikusiko dituzu, atzekoak altzoan lasai asko txahal ttipia hanka-besoak uzkalduta daramala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Artzainak bezala zaintzen du artaldea: arkumea besoan hartu eta altzoan eramaten du, ama-berria arduraz gidatzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,11

Kulunka ibili zuen altzoan, harik eta umeari begiak ixten hasi zitzaizkion arte, aldi berean bere begiak ere ixten zirela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 143. orr.

Eta guk ere, aitamen ganik, hekien galtzarrean, altzoan eta besoetan, Euskaraz ikasi ditugu gure otoitzak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 174. orr.

Aitak batzuetan kamioian eramaten ninduenean bezalaxe sentitu naiz: mundua kamioiaren kabinara eta errepidera mugatzen zen, eta orduan ni, aitaren altzoan eta eskuak bolantean, boteretsu eta aske sentitzen nintzen, eta gaur ere halaxe sentitu naiz zaldi gainean ibiltzean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 159. orr.

Haurra altzoan zekarren, eta hura negar intzirika.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Dardararik gabeko keinu erabakigarriaz zutitu, eta eskukada lehor batez, nire ondoan eserita zegoenaren altzoko paper sorta hartu, oholtzara igo eta irakurtzen hasi nintzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

Belar-pilaren gainean agondu zelarik, lan-jantzia bota nion altzora.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 93. orr.

Ahizpa itsuaren altzora bildua, txutik dago ahizpa tipia, eta ezin igerri da nork zein babesten duen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Bere altzora makurtu da, honek ilea laztandu eta galdetu dio: Zer duzu, zer duzu, zer duzu; baina Idoiak ulu luze zurrun bat baino ez du entzuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Katalina Medicikoaz ari naiz, Erromako apezpiku ustelaren altzopeko sugeetan sugeenaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

Katemeak jauzi egin zuen Joanesen altzotik behera, eta txopako gazteluaren aurreko zuloan barrura galdu zen, behingoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 100. orr.

2 irud/hed

Kernan jauna protestantea zen jatorriz eta, ezkondu zenean sinesmen katolikora bihurtu bazen ere, baziren hogei urte elizaren altzoa utzirik zebilela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.

Larrunen altzoan.  Herria   2001-07-19

Gaur egun ez dago munstrorik gauaren altzoan, ez dugu inor zelatan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Tarte labur bat, bereziki ilunpea hain agudo argitzen denean, eta txoriak hain agudo kantatzen, oilarrak kukurruku egiten, edo kolore berde xumea hosto aldakorraren antzera indartzen denean olatuaren altzoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Isiltasunaren altzoan, begiak biltzen hasi zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Edertasunaren altzoan gau bat eman nahi izanez gero, ahantz ditzagun geure kezka guztiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Hizkuntza, definizioz, dinamikoa da, eta dinamika horrek eman dituen fruituen multzoa da literatur tradizioa: ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den denboraren altzoan babestutako kultur ondarea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Brooklyngo Williamsburg auzoa East River ibaiaren altzoan dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Hitzek, esapideek eta esaerek gutariko bakoitzak bizi izandakoa, oroimena, ahots joanen oihartzuna gordetzen dituzte beren altzoan: gure unibertso pertsonala izendatzen, deskribatzen eta kontatzen dute batetik eta, bestetik, unibertso kolektiboa, hizkuntza jakin bateko hiztun guztiek metatu duten jakituria eta jakin-mina osatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Hausnarketa falta harro horrek izutzen du Joseph Roth: inperio austrohungariarra galduz gero, zer gertatuko da inperio horrek bere altzoan babesten dituen norabiderik gabeko herri eta gizabanakoekin?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Hasierak bere altzoan du bukaera, zapalduen gainean eraikitzen dira heroiak, egoismoak eragindako porroten galeria da maitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Metalezko liburu erraldoiaren altzoan lo zegoen arratoi bati ostiko eman zion nahi gabe.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

Luze gabe -afaldu ere ez nuen egin- ametsik gabeko lo gogor batek estutu ninduen bere altzora eta goizeko hamar eta erdiak arte ez zidan jare egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Laster eroriko naiz lurrera, jangelako mahaiaren gainera, bainuontzira, sarrerako lorontzi txinatarraren altzora.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 126. orr.

Arrazoimenak darama zuzenbide zibila Ancient Régime-ren magaletik Iraultzaren altzoraino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Horixe egingo baitzuen orduantxe gustura, hartu telefonoa eta ingeniari jaunari deitu, suhiltzaileei deitu, espiritu santuari deitu, gauaren altzotik irten zitezen esku bat edo aholku bat ematera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Idazkera hizkuntzaren iturburutik jaiotzen baita, sua txingarretik edo ura lurraren altzotik bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.

Bizitzaren altzotik erausi eta bizitzari buruz inorekin hitz egiteko aukerarik gabe utzi bagintuzte bezalakoa duk emigranteon zorigaitza!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Respublica Christiana baten altzotik sorturiko zibilizazio sekular baten jaiotza beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Azkenik, olatu handi baten altzora bota zuen jentilak bere burua, eta han ito zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.

Orduantxe galdu zen gure karraka itsasoaren altzo infinituan. ez Mitterrandek, ez haren gerlari ohi lagunek ez dute "25 urte igurikatzerik" izan, ikusteko, II. Mundu Gerlaren ondotik bi zatitan berek banatuak zituzten Alemaniako bi estatuek, egunetik biharrera, autodeterminazio printzipioaren izenean bat egiten zutela eta, Europako Federakuntza jaio nahiaren altzo birtualean bat eginik jartzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 383. orr.

3 (irud/hed izenondoekin)

Zuk erakutsi zenigun, maisu, teoria (fede) merke, erraz, polit eta oro-esplikatzaileekin fidakaitz izaten, haien altzo erosoan ez lokartzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Batzuk larrugorri daude, beste batzuk gerrialdea oihal batez inguraturik, asko arropa eta guzti sartzen da Gangesen altzo errukitsuan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 191. orr.

Beste guztiak, ordea, konfiantza osoz eta inolako oztoporik gabe hartzen dituzte beren Erlijioaren altzo zabalean, zeren eta, Jainkoaren eskuzabalean eta arduran fidaturik, ez baitira beldur hark nondik eskuratuko dien jatekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erietxea hiru kilometro barru dago, mendi altzoan, harresiz inguratua. Itsats zakizkio halako Semearen Ama txit eztiari: izan ere, zeru eta ortziaren zabalak eduki ezin adinako Semea sortu baitzuen, 19 eta, hala ere, bere sabel santuko gelatxoan eraman eta dontzeila-altzoan hazi zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Ikara kolkoan eta arreta handiz itzuli dira Croixera, nazioarteko izaera humanitarioa duen salbamen-altzora.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

5 Abrahamen altzo (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Engoitik badago Abrahamen altzo bat dohatsuentzat, gaiztoentzat gehenna bat (hau Jerusalemdik hegoaldera dagoen arroa zen, behiala Moloken kultu kanaandarra praktikatu omen zelako, hor baitziren gaiztaginen gorpuak botatzen). ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

6 altzo-txakur1 (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Maltatarra Europako altzo-txakurra zaharrena izan daiteke. ETC-entziklopedia   Maltatar (txakurra) Wikipedia

Kulero beixen gainean altzo-txakurren marrazkiak zituen txabusina lotzen ari nintzaion. ETC-literatura, saiakera   Euli-giro, Uxue Alberdi, Susa, 2013

Onartzen du txakurrak pekindar altzo-txakur horietakoen tankera duela, baina ez zaio axola. ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Tren-geltokitik haren Hampsteadeko egoitza pribatura joan, eta hantxe aurkitu nuen legelari zaharra, jangelan erdi lotan, bakar-bakarrik, bere altzo-txakurrik maiteena magalean eta ardo botila ukondoaren ondoan zuela. ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

7 altzo-txakur2 (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) adkor

Nik ez dut zure neskamea izan nahi, ez dut zure altzo-txakurra izan nahi... ETC-zientzia, zuzenbidea   Etnografia feministak Euskal Herrian XXI. mendera begira dagoen antropologia, Mari Luz Esteban Galarza, Jone Miren Hernandez, EHU/UPV / UEU, 2016

Gavin erraz imajina baitzezakeen txantxen buru zen ahohandiren baten altzo-txakur gisa, barrari eutsi ezinik. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

Eta izango bada, Hollandek ez dela Merkelen altzo txakurra izango agerian uztekoa. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-24

Hortik aurrera Perez Rubalcabaren eta PSOEren estatu arrazoiaren altzo txakurra izan da, Barcinari zaunka egin, baina hortzak Bilduri erakusteko. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-27

Behar baino gehiagotan kateko txakurra izan behar zuena altzo-txakur bilakatu da, han eta hemen. ETC-prentsa   Berria, 2018-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus