Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzifre (orobat altzipres g.er.) 1 iz nekosta, pinuaren ordenako zuhaitza, enbor-zuta, hosto berde ilunak, adaburu luzea eta sarria, eta zur gorrixka eta usainduna dituena (Cupresus sempervivens).

Harrobiko arearik ez dagoen lekuan, beraz, ibaiko edo itsasoko hondarra erabiliko da garbituta; izeia edo izei hispaniarra urria den lekuetan, altzifrea, makala, zumarra edo pinua erabiliko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Ez dira berdin erabiltzen haritza eta izeia, ezta altzifrea eta zumarra ere, eta besteek ere ez dituzte nolakotasunak berdinak izaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.

Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Menuet fantastikoren bat dantzatzen ari ote dira, argimutil espektro, hilerriren bateko altzifreen artean, bide hilobiz inguratuetan zehar, ilargiaren argitan?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Zedroak eta ipuruak ere bertute eta nolakotasun berdinak dituzte; altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Haize bolada batek jo du une horretan, eta zabuka egin duen altzipresetik euri mehe bat hedatu da eta zipriztin hotzez bete ditu bi gizonak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Segundo batzuk geroago, altzifrearen lurrina tabako beltzarenarekin nahastu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.

Arrosa librez, altzifre azkar beltzez betea dago, lorategi triste bikaina, giza haragiz bazkatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Txori baten kexu ahula heldu zitzaien ezker aldeko altzifre ilaratik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 55. orr.

Halako batean, altzifre usaina etorri zitzaion hego aldetik, errepide estuaren alboetan zeuden zuhaitz ilara tristeen artetik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.

2 altzifre arrunt (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Altzifre arrunta edo nekosta arrunta ("Cupressus sempervirens") "Altzifre Cupressus" generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Asian duena, baina Ipar Hemisferio osoan etxekotu dena, batez ere Mediterraneoaren arroan. ETC-entziklopedia   Altzifre arrunt, Wikipedia

3 Lawson altzifre (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Lawson altzifrea ("Chamaecyparis lawsoniana") "Cupressaceae" familiaren espezie baten izen arrunta da. ETC-entziklopedia   Lawson altzifre, Wikipedia

Horien artean bi sekuoia luze edo sekuoia erraldoi daude, Lawson altzifre bat, araukariak, idi-bihotz arbola eta likidanbarra, eta jende gutxien ibiltzen den aldean bertako zuhaitzez osatutako basoa. ETC-entziklopedia   Aiete jauregia, Wikipedia

Landaretza exotikoa du, toki urrunetatik ekarritako espezieak dituena: sekuoia, Lawson altzifrea, magnolioa... ETC-entziklopedia   Pena jauregia, Wikipedia

Landatutako espezieak intsinis pinua, Lawson altzifrea, Douglas izeia eta alertzea dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000

Bi minuturen buruan eta harritxoak atzean utziaz batera, bideari eutsiko diogu, Lawson altzifreak eskuinean. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-30

Emeki-emeki larre-belardian, aurrean zutitutako Lawson altzifreetara joko dugu. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-17

"Zuhaitz eklipsea" zer den jakingo duzue ondoren, izan ere Lawson altzifre sail trinkoan barrena doa bidea eta eguerdia izanik ere, gaua dela irudituko zaizue. ETC-prentsa   Argia, 2006-02-05

Lawson altzifre basoan sartuko gara, ikusgarria da paisaia aldaketa. ETC-prentsa   Argia, 2006-03-26

4 Leylandeko altzifre hibrido (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Leylandeko altzifre hibridoa ("Cupressocyparis leylandii" edo "Cupressus × leylandii") bi genero hauen arteko hibridoa da: "Monterreyko nekosta Cupressus macrocarpa" eta "Chamaecyparis nootkatensis". ETC-entziklopedia   Cupressus × leylandii, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzifrea eta (3); altzifrea eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus