Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
altze 1 iz oreinaren familiako ugaztuna, zaldiarenaren antzeko eitekoa, ilea marroi iluna, burua handia, eta arrak pala moduko adar pitzaduradunak dituena.
Koskoosh zaharrari oroitzapen asko etorri zaizkio gogora, batez ere altze bat ehizatu zuen egunekoak, edota gorputzez gorputz arrotz zuri batekin borrokatu zen egunekoak.Koskooshek ostera ikusi zuen altze zaharraren azken defentsa adoretsua; gero, buru nekatua belaunen gainera erortzen utzi zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.
2 afrikar altze (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)
Afrikar altze ("Taurotragus oryx") Taurotragus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia Afrikar altze, Wikipedia