Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain ordubete-edo abisu bat ailegatu zaiok ospitaletik, Harris andrearen Winifredek ekarri dik hona, alaba gazteena hil egin dela umea egiterakoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.
Fructuoso atzera olagarro-jokoan hasita zegoen Jetrurekin, Amanciori txanda kenduta zakar, eta atseginez hartu zuten bai Jetruk bai Amanciok Romanen abisua: berandu zela, eta, ordaindu ere, ordaindu beharko genuela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Abisu bat dela uste dut... arriskua datorrela esan nahi du. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.
Astelehenean abisu bat eman zidaten dendan: "Bihar, goizeko hamaiketan, osaba Feliperen etxera azaltzeko". Txillardegi «Putzu», 1999 - 73. orr.
"Barkatu" esan nion, "abisu bat pasatu beharrean naiz neu ere". Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.
Potoloa atzean geratu da" ohartarazi du taldeko batek; denengana iritsi da abisua, baita aurrea hartuta aztarna berrien bila dabilen presatiarengana ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Orain ere abisu bat emango dizuet: ez gaitezen abiatu haren atzetik, beste zoritxarren bat jaso nahi ez badugu. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.
Ez dezagun pentsa naturaren indarrak menderatuak ditugunik, baizik eta gogoan dezagun -sermoi tankera duen arren abisu honek- tarteka gertatzen diren ustekabeko triskantzok ez direla klima aldaketaren erruak preseski. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 434. orr.
Nork utzi dit abisu hau? Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.
1902an, Errege jaunak berak eskatu zion, telegrafiaz abisu pasatzeko Santanderko Gobernadore jaunari eta Errege jaun berari, arren, bakoitzari egunean bina bider. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.
Zestoako balneariotik abisua, ea lagunen batekin jotzera joango al nintzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Argi zegoen abisua, ohartaraziak geunden: auto gehiagorik ez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Izozteak bere horretan jarraitu beharrean, mudantza badakar, ez dela txantxetakoa izango, elurraren abisua gerta daitekeela, alegia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.
Zeren abisua eman nahi zidan Dartaietek? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Beldur salbatzaile batek eman zidan abisua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Uhartera errekaladan heldu orduko, nostromoak tripulazioa bilduko du, saihestu beharreko arriskuen abisua emateko, daitezkeen istripuen zerrenda egiteko eta dokumentu bat sinarazteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 244. orr.
Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko. Elizen arteko biblia Eg 19,31
Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan, han Mundaizen, egun batez eguerdia baino lehenxeago atezainaren abisua hartu nuenean: klasetik ateratzeko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
-Gaizki ulertu du abisua Harris andrearen neskak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.
Oker ez banago, zuk utzi zenidan zuengana etortzeko abisua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Zein goizalde ezberdinak lehenengo deiarena, Maisuaren askatasuna erdiesteko azken urratsa egin nuenekoa, eta mutila, izenaren galdea ere egin ez nion Kristobal hura, ontziratzeko abisua ekartzen etorri zitzaidanekoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.
'Pipitaki papataki,' esan zuen amamak, 'hagin bakarreko abadea jendeari abisuak ematen'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Hortakotz dira mozkin-zergaren abisuak berantago jinen. Herria 2002-09-12
· Motoan esertzerakoan hotzikara sentitu dut; gauaren abisua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.
Gurinaren kolore horixka zuen zeruak, eta beste elurte baten abisuak nabarmentzen zitzaizkion batere haizerik gabeko aire hotzari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.
Udazken gehiena haizea kalman egotea ere ez baita abisu ona: gero izaten dira kontuak, bestela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.
Plastikozko zikinontzi baten ondoan, afitxa batek abisu ofizial baten berri ematen zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 159. orr.
Kontua da, lehengo astean abisu garrantzizko bat eman niela nire irakurleei eta uste dut, Patri, zuk ere jakinaren gainean egon behar zenukeela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 58. orr.
Apezak eman zituen azken abisuak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.
Baina zer abisu klase ematen ari zaio Marlowe neskari? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.
Segundo batzuk geroago, alarma-abisua pasako du larrialdi zentrora. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Bonba abisua jaso bezain pronto, zerbitzua eten zuen Metro Bilbao enpresak, eta Zazpikaleetako geltokian metroak hustu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Halako jarreran egon ginen luzaroan, harik eta soinua entzun arte, burua itzuli eta hara han danboliteroa bere pregoi abisuarekin tan tan tantanka zetorrela ikusi arte. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.
Hala, Diputaziora jo eta orduko Fomentoko Komisioa eta Laborantzakoa astindu eta eguraldi abisuak herri guztietara zabaltzeko sistema baten bila abiatu ziren. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.
Abisu eman zidaten kosk egiten zuela eta kontuz ibili beharra zegoela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.
Norena da poltsa hori? Susmoa baduzu, abisu eman. Berria - Harian 2005-07-08
Loroak karranka latzak bota zituen, etxekideei abisu emateko bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.
Herriko plangintza edo "carte communale" delakoaz abisu eman dute hautetsiek. Herria 2002-09-26
Justiziari abisu eman nion beraz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 172. orr.
Horregatik eman nahi nizun abisu, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 59. orr.
-Kasu! Ez niri ziria sar -abisu eman zion Joanttok Basileri, noizbait mahaitik altxatu zirelarik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.
Atea jotzerakoan, berezko senak abisu eman dio Joseri Jainkozko hitz usadiokoak esan behar dituela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.
Busti-bustia zegok motxinbero hau -oihu egin du aluan ari denak, bere lagunari abisu eman nahirik-edo. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Abisu emaileak abisu eman nahi izatea, ezin ematea eta heroia bizirik ateratzea, abisu emaileak abisu ematea eta heroia hala ere hiltzea, abisu emaileak abisu ematea eta heroia salbatzea -hau ere oso maiz ikusten dena-, abisu emaileak abisurik ez ematea eta hala ere heroia hiltzea, edo abisurik ez ematea eta heroia salbatzea... aukera hauek denak, eta gehiago ere bai, idatzita daude. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 341. orr.
Segada prestatu dutenei abisu ematera ontzi bat bidali behar dugu, Telemako etxera itzulia dela adierazteko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 120. orr.
Horretarako ekarri nau Eustakiok, zuei abisu emateko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 191. orr.
Urte berrirako iragarri zituen nobela horietan lanean ari direla jakinaraziz eta sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.
Telefono berezi bat jarri da, Blacken arrastoren bat duenak berehala eman dezan abisu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.
· Abisu emaileak abisurik ez ematea eta hala ere heroia hiltzea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 79. orr.
Noski, jauzi horren abisu-emaile bizkorrena natura bera da. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 76. orr.
Lekuak baietz erantzun zion, eta Seigarrenek arreta handiz azaldu zion emakumeari harainoko bidea, zehatz-mehatz noiz abiatu, eta nolakoa izango zen beraren ongietorrizko edo abisuzko txistu hotsa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.
Egia erran, miletan nahiago nituen artikulu haiek jo, ezinez eta Les Petites affiches astekariko legezko abisu nardagarriak! ETC-literatura, saiakera Enbataren zirimolan, Daniel Landart, Elkar, 2013
LEGEZKO ABISU - CLPB. ETC-prentsa Herria, 2011-03-10
Egoitza horiek "itxita egongo balira", jakinarazpena legezko abisuen bitartez egingo litzatekeela dio Gorenak, hots, egunkari, auzitegiaren iragarpen taula edo buletinen bidez. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-09-06
Jordaniako salafistek legezko abisu islamista bat igorri dute aurten, eta adierazi dute Siriako Gobernuaren aurkako borroka armatua babesten dutela. ETC-prentsa Berria, 2012-08-25
abisu bat (31); abisu bat eman (6); abisu bat zen (3); abisu emaileak (5); abisu emaileak abisu (4); abisu eman (31); abisu eman nahi (3); abisu eman zien (3); abisu eman zion (4); abisu eman zioten (3); abisu emanez (4); abisu ematea (3); abisu emateko (14); abisu emateko eskatu (3); abisu ematen (5); abisu ematera (6); abisu eta (7); abisu eta proposamenak (3); abisu garbia (3); abisu hau (9); abisu herriko (20); abisu herriko etxeak (6); abisu herriko etxetik (11); abisu hori (5); abisu jaun (4); abisu jaun auzapezak (4); abisua bidali (4); abisua da (3); abisua eman (76); abisua eman behar (5); abisua eman du (6); abisua eman dute (5); abisua eman eta (5); abisua eman nahi (4); abisua eman zieten (4); abisua eman zion (7); abisua eman zioten (6); abisua eman zuen (7); abisua eman zuten (6); abisua emana (4); abisua emanen (3); abisua emango (4); abisua ematea (3); abisua emateko (11); abisua ematen (9); abisua ertzaintzari (4); abisua eta (6); abisua faltsua (3); abisua hartu (3); abisua izan (14); abisua izan zen (5); abisua jaso (24); abisua jaso eta (4); abisua jaso zuen (7); abisua jaso zuten (3); abisua pasa (4); abisua pasatu (4); abisuak ez (3); abisuren bat (6); abisurik eman (17); abisurik eman gabe (9); abisurik ez (6); abisurik gabe (16); abisurik jaso (6); aldez aurretiko abisurik (4); aurre abisua (3); aurretiko abisurik (4); aurretiko abisurik gabe (3); azken abisua (5); batek abisu (3); baten abisua (4); bonba abisu (4); da abisu (4); da abisua (3); digute abisua (3); du abisua (5); dute abisua (6); emaileak abisu (4); eman du abisua (3); eman dute abisua (3); eman zidan abisua (3); eman zien abisua (3); eman zion abisua (8); eman zioten abisua (6); eman zuen abisua (5); eman zuten abisua (4); ere abisu (3); ere abisua (3); eta abisu (14); eta abisu eman (3); eta abisua (10); eta abisua eman (3); eta abisuak (6); eta abisurik (5); eta abisurik gabe (3); etxetik abisu (7); gertatutakoa abisua (3); gertatutakoa abisua izan (3); guardia zibilari abisua (3); hazparne abisu (5); herriko etxetik abisu (6); ibiltzeko abisua (3); inolako abisurik (9); inolako abisurik eman (5); inolako abisurik gabe (3); itsasu abisu (3); itsasu abisu herriko (3); jakinarazpenak eta abisuak (3); jaso zuen abisua (3); jaso zuten abisua (4); lapurdi hazparne abisu (4); lapurdi itsasu abisu (3); lehen abisua (19); lehen abisua izan (3); lehenengo abisua (8); tik abisu (7); zenaren abisua (3); zibilari abisua (3); zibilari abisua eman (3); zidan abisua (4); zien abisua (4); zion abisua (10); zion abisua ertzaintzari (3); zioten abisua (6); zuen abisua (13); zuen lehen abisua (3); zuten abisua (10)