Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Industri hondakin gutiago izaiteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak hitzarmen bat izenpetu du 187 lantegirekin, hitzarmen horri esker 2.626 tona hondarkin arriskitsu gutiago ekoiztearen menturarekin, bereziki zimenta, kimika, altzairugintza, papera ala zeramika sektoreetan. Herria 2005-11-10
Mittal Steel altzairugintzako talde erraldoiak Arcelorrez jabetzeko egindako eskaintzarekin arduratuta daude sindikatuak, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere bai. Berria - Ekonomia 2006-02-15
Wall Street Andrew Carnegie altzairugintzako magnateetako bat zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Altzairugintzan soilik, zortzi urteko epean, materialen %64 birziklatu eta berriz merkaturatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Oligarkak eta ikatz eta altzairugintzako beren langileek esan zuten prest zeudela Janukovitxek gaztetan izan zituen bi zigorrak lapurretagatik eta eraso batengatik ahantzi eta lehen ministro gisako ibilbideagatik harengan konfiantza izateko. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Espainiar inperioak, kasu, hainbat koloniatan olibondoak eta mahastiak landatzea debekatu zuen; edota Britainia Handiak Bengalako ehungintza edota Egiptoko altzairugintza industria eraitsi zituen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.
Egoera hark langileak gogoeta egitera behartu zituen, eta baita lehenengo eztabaidak sortu ere altzairugintza sektorean zebiltzan langileen artean. Berria - Ekonomia 2006-01-27