Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzairu (orobat altzeiru g.er.) 1 iz karbono eta burdinazko aleazioa, karbono proportzioa %1,6 ingurukoa duena.

Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Lehen aldiz ikusi eta bere tristura sakona sumatu nuenean, lore zuri, harro eta tentea ikusten ari nintzela iruditu zitzaidan, lilia bezain delikatua eta, hala ere, zurruna zela jakin nuen, elfoen errementerietan landutako altzairua bezain gogorra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Horrelako arerioaren aurrean arma altxatzera ausartzen denak altzairua baino sendoagoa izan behar du, kolpeak berak suntsiturik eroriko ez bada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Sendotasun mekanikoan, adreilua edo hormigoia baino askoz hobea da hezurra, zura eta metal asko baino hobexea, eta ez altzairua baino askoz txarragoa; izatez, altzairua baino askoz sendoagoa da, pisuak oinarri hartuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Horrelako arerioaren aurrean arma altxatzera ausartzen denak altzairua baino sendoagoa izan behar du, kolpeak berak suntsiturik eroriko ez bada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Pippin laster egon zen beltz eta zilar koloreko arropa arrotzekin jantzita: plakin txikia, altzairuz egindakoa agian, baina atxabitxia bezain beltza hala ere; eta hegal garaiko kasketa, alboetan bele-hego txikiak eta koroaren erdian zilarrezko izarra zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

Altzairuz eta bitraz eraikitako aterpean gaitzeko oihartzuna hautematen zela gogozkatu zuen Edmeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.

Patio eta ziega itzelak eta aterik gabeko harresi labar bezain bertikaleko presondegiak, eta altzairu eta diamantezko ate erdi irekiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.

Burdinazko ateak eta altzairuzko erroek, ordea, ederki eutsi zioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Bolizko giltzadura artifizialak erabili zituen, 1890ean,Thomas Gluck kirurgialari alemanak; nikeleztaturiko altzairuzko torlojuz lotzen zitzaizkion eskeletoari, inoiz kolaz sendoturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Polio kasuetan, arnasketarako muskuluak paralizatu direnean, altzairuzko birikaren gisako arnasgailu mekaniko baten bidez airea zuzenean trakeara (zintzurhestera) sartzen da presioan, eta, handik, gaixoaren biriketara igarotzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Kanpoan zerua bizkor ari zen aldatzen; belusezko urdin ilunetik altzairuzko gris hotzera, eta gero, astiro, urrez zipriztinduriko arrosara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Gizon batzuk ere erdi ikusi zituen, arma altzairuzkoak eskuetan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Lanerako tresnen eta armen musika altzairuzkoa, ezpataren eta aitzurraren musika nekatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 108. orr.

Rohango neskatoa, erregeen ondorengoa, ihia bezain malgua baina altzairua bezain suberatua, liraina baina ikaragarria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

2 (izenondoekin)

Haren begiak nigan zeuden landaturik, altzairu zorrotz baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

Altzairu forjatua, aluminioa, kobrea, nikela, burdina forjatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

Ikusi beharko hituzke altzairu hutsezko eraikinei buruz dituen planak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Altzairu beltzean landutako buru ikaragarria, esaterako, otso amorratuaren irudia zen, eta hondamendien oroigarri zuzena zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Noranzko guztietan biltzen zituen xingolak nire gorputz adarrak eta enborra, altzairu suntsitzaileak egin beharreko bidekoan izan ezik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jaun Jakob nire lokiak aztertzen ari zen, baina banekien ez zuela hor inongo altzairu kolperen arrastorik atzemanen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Berehala itsuaren biolinak jotako soinuak, ostatu hartan gora hegaldatuz, gaina hartu zien soldaduen altzairu soinuei, eta erabat menderatu haien ezpata ezpataren aurkako hots eta dilindak, haien arteko deiadar eta heiagorak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

-Nahikoa dugu -esan zuen Lupinek, eta Harryk inoiz entzun gabeko altzairu-doinua zuen bere ahotsean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 296. orr.

Mokoa altzairu-kolorekoa zuten, eta begi handi distiratsuak laranja-kolore bizikoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Errepidean aurrera egin zuten, hango eta hemengo putzu altzairu-urdinak saihestuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

4 irud/hed

Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan eta bere ezpainei halako muzin-kutsu arin bat zerien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Horrenbestez, labanen eta gainerako altzairu zorrotzen inguruko ipuinen eskasia nabari lezake, akaso, Borgesenera ohituriko begi zoliak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Emaizkiozu altzairuak, Osrik gaztea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

Arnasarekin batera hartzen duzu hura, gorputz-adarrak lasaitu egiten zaizkizu, utzi egiten diozu arduratzeari, are altzairuak eztarria ukitzen dizunean ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 143. orr.

5 aleazio altzairu (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Bizikleta-kate gehienak aleazio-altzairuz eginda daude, baina badira nikelatutako modeloak, oxidazioa eragozteko edo arrazoi estetikoengatik egiten direnak. ETC-entziklopedia   Kate (bizikleta) Wikipedia

Soldadurarik gabeko hodiak, aleazio altzairuzkoak eta karbonozkoak egiten dituzte Amurrioko plantan. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-30

Hotzean eta beroan xaflatutako aleazio altzairuzko barra ugerrezinak egiteko unitatea, IG ikerketa eta garapen zentroa, eta bulegoak. ETC-prentsa   Berria, 2016-05-21

Hotzean eta beroan xaflatutako aleazio altzairuzko barra ugerrezinak egiteko unitatea, IG ikerketa eta garapen zentroa, eta bulegoak. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-08

Aleazio-altzairu batek duen trakziopeko tentsio-deformazio portaera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

6 altzairu berezi

Aeronautikan erabiltzen diren altzairu berezien tratamendu termikoagatik UNE-EN9100 aeronautika ziurtagiria lortu du Atxondo Industrias Teyk.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

7 altzairu fabrika

CCOOk jakinarazi zuenez, "Eusko Jaurlaritzak ez ditu inola ere ez salduko Sestaoko altzairu fabrikan dituen akzioak».  Berria - Ekonomia   2006-02-15

8 altzairu fabrikatze

Aurtengo helburua: orenean 135 tona altzairu fabrikatzea, iaz baino bost gehiago.  Herria   2003-02-27

9 altzairu gozo (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Tubos Forjadosek, hasiera hartan, burdinazko eta altzairu gozozko tutuak produzitzen zituen. ETC-prentsa   Argia, 2005-11-06

Haustura hauskorra altzairu gozoanETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Artezten diren material ohikoenak hurrengoak dira: aluminioa, letoia, plastikoa, burdinurtua, altzairu gozoa eta altzairu herdoilgaitza. ETC-entziklopedia   Artezketa, Wikipedia

1850ko hamarkadaren bukaeran Henry Bessemer altzairua egiteko prozesu berri bat asmatu zuen, prozesu honetan airea urtutako arrabiotik pasaraziz altzairu gozoa ekoiztuz. Hau eta XIX. mende eta aurrerako prozesuek burdin forjatuaren ekoizpenari bukaera eman zioten. ETC-entziklopedia   Burdingintza, Wikipedia

Alderantziz, altzairu gozoa, karbono gutxikoa zenez, erraza gertatzen zen forjaketarako nahiz beroketa eta soldadura goria egiteko, aingurak bezalako pieza handietan. ETC-entziklopedia   Burdinola, Wikipedia

Askotan, harilaren barruan material ferromagnetiko "bigun" bat sartzen da, altzairu gozoa adibidez; ondorioz, elektroimanak sortzen duen eremu magnetikoa sakonki indartzen da. ETC-entziklopedia   Iman, Wikipedia

10 altzairu herdoilezin

Egitura horretatik altzairu herdoilezinez eginiko tutu batzuk ateratzen dira, eta forma zein espazioarekin egiten duten jolasari esker obra berezi bihurtzen dute.  Berria - Kultura   2004-03-18

Fagorrek 6.000 metro koadroko lantegia zabalduko du Turkian bere etxekotresnen hotzaren lerroa eta altzairu herdoilezinezko tresnak egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

11 altzairu herdoilgaitz

Altzairu herdoilgaitzeko hodientzat "urrezko sasoia» aurreikusi du Alvaro Bidegain Tubacexeko lehendakariak, eta eskaria urtero-urtero %4 eta %6 artean hazten dela azaldu du.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Altzairu herdoilgaitzaren usaina adi zitekeen nire ama zetorren aldetik, eta erabaki irmoaren aldatu ezina sentitu zen airean, erremediorik ez zuen zerbait.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.

Noizbait, altzairu herdoilgaitzezko txapaz egindako trena agertu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Korporazioko presidentea Jorge Gerdau atzo izan zen Bilbon, Basauriko Sidenorren lantegian altzairu herdoilgaitza ekoizten hasi diren egunean.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

12 altzairu ijeztu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Beroan egiten den altzairu ijeztu produktua, bere sekzioa H forma dauka. Aldaera desberdinak daude IPN profila, IPE profila edo HE profila bezalakoak, guztiak forma erregularrarekin eta prismatikoarekin. ETC-entziklopedia   Altzairu ijeztu, Wikipedia

13 altzairu laminatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zenbatekoari dagokionez, muga-zerga %30ekoa izango da lehen urtean, %24koa bigarrenean eta %18koa hirugarrenean, dela automobilentzako eta etxetresna elektrikoentzako altzairu laminatuetan, dela janariak, edariak eta bestelakoak paketatzeko latorrietan, dela altzarientzako, ekipamenduentzako eta motorren ardatzentzako barra beroan laminatuetan/hotzean bukatuetan. ETC-prentsa   Argia, 2002-04-21

14 altzairuzko ukabil (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Altzairuzko ukabila, zuzenean pertsonaren eskura, edo, zehatzago esanda, esku uharrari eta eskuko hatz koskorrei egokitutako egitura bat duen arma zuri bat da. ETC-entziklopedia   Altzairuzko ukabila, Wikipedia

Athleticeko jarraitzaileei kendu zitzaizkien borrak, labanak, harriak, altzairuzko ukabilak, bengalak eta antzeko tramankuluak... ETC-prentsa   Berria, 2018-02-24

Aberri beste asalto bibotedunak, Canal garaiezinak altzairuzko ukabilak goratu zituen. ETC-literatura, saiakera   Ezker hanka falta zuen, Lutxo Egia, Susa, 2005

15 karbono urriko altzairu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Karbono urriko altzairua (suberatua). ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus