Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altxortegi iz altxorra gordetzen den tokia.

Israeldarren eta lebitarren gari-, ardo- eta olio-emaitzak gure Jainkoaren etxeko altxortegi hauetara ekarriko dituzte; hortxe gordetzen dira santutegiko ontziak ere, eta horixe dute egoitza zerbitzuan dauden apaizek, atezainek eta kantariek.  Elizen arteko biblia   Ne 10,40

Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Harrobia kluben altxortegia gaizki dagoenean iristen den salbatzailea al da?  Berria - Kirola   2004-09-17

Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, bere aita Davidek sagaratuak ziren urrezko eta zilarrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jaunaren etxeko altxortegian gorde zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,51

Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin.  Elizen arteko biblia   Ml 3,10

Hartu zituen Akazek Jaunaren etxean eta jauregiko altxortegian zeuden urre-zilarrak eta Asiriako erregeari bidali zizkion eskuerakutsi bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,8

Guztira hamaika mila kilo zilar eta bost mila eta bostehun kilo urre zegoela altxortegian.  Elizen arteko biblia   2 M 3,11

Ohartu zen, ordea, altxortegian dirurik ez zela gelditzen eta eskualde hartako zergak murritzak zirela.  Elizen arteko biblia   1 M 3,29

Orduan, nire ondasun guztiak bahitu eta erregearen altxortegira eraman zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.

Gipuzkoaren zorpetze neurritsua, altxortegi sendoa, zerga diziplina eta gizarte eta ekonomia eredua ikertu ostean, "kalitate ezin hobearen kalifikazioa" eman dio.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Aita tanpez gaizkitu zenetik astean bietan egiten zuen hiribururako bidaia, muinetan metatu altxortegi musikalean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

Iñaki Gabilondo Realeko ekonomia lehendakariordea eta Iñaki Otegi gerenteak klubaren altxortegiaren egoera zein den azaldu zuten atzo.  Berria - Kirola   2004-09-04

Gure ekonomiaren susperraldia da munduko ekonomia suspertzeko tresna eraginkorrena", esan du AEBetako Altxortegiko idazkariorde John Taylorrek.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

Gastuak, berriz, errege-altxortegiaren gain joango dira.  Elizen arteko biblia   Esd 6,4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus