Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Bere zain dagoen altxor bat dauka Lurrean gizaki bakoitzak", esan zion bihotzak mutilari. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.
Hona etorriko bazina, ezkutuan dagoen altxor bat aurkituko zenuke! Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.
Basamortuko isiltasuna ere argiztatzen zuen ilbeteak, baita altxor bila dabiltzan gizonek egindako bide luzea ere. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 218. orr.
Altxor baten bila dabilen abenturazalea naiz ni. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 66. orr.
Horrelako gobernu batean, printzeak soilik dauka, edo eduki dezake, altxorra, eta beste inork badauka, gehiegizko bihurtzen den uneaz geroztik, printzearen altxor bilakatzen da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.
Gradelle zaharra, berrogei urte lanean bere altxorra metatzeko! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.
Altxorra dagoen leku zehatz-zehatza erakutsi behar zidan unean esnatu egin nintzen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.
Atezainburu ziren lau lebitarrek, ordea, etengabeko zerbitzua zuten, eta Jainkoaren etxeko gelak eta altxorrak zaintzen zituzten. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,26
Gurutzearen misterio handi eta miresgarri honen sakon-sakonean daude gordeak graziaren dohainak, bertuteen merituak eta jakinduriaren eta ezagueraren altxorrak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 874. orr.
Altxor hori betiko bizitzaren altxorra baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.
Liburu horren orrialdeetan, hura altxorra! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Hirurehun mila libera esterlin balio zuen altxorrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Almeida pirataren altxorra. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.
-Orduan egia da kobazuloetan altxorrak egoten direla. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Eta haren burua ere hantxe dugu gorderik, anpuluekin baterat, katedraleko altxorrean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.
Ez da ba itsas hondoko altxorrak berreskuratzen lan egiten duten urpekari horietako bat izango, ezta? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.
Tiberiok [...] agindu zuen dirua nahi zutenek altxor publikotik jasoko zutela baldin eta lurra diru-kopuru bikoitzaren truke hipotekatzen bazuten. Dama Pobretasunaren Ebanjelioko soroan altxor handia aurkitu izan balute bezain sakona zen haien poza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Frantzisko dohatsuak erantzun zuen: "Handia litzateke, Jauna, altxor hori eta oso preziatua, guztiz maitagarria eta desiragarria". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 708. orr.
Bere herriei banatu zizkien lonbardiarren aberastasun guztiak eta mundu osoa arpilatua zuten hunoen altxor eskergak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.
Era berean, zilar, urre, gauza baliotsu eta aurkitu zituzten altxor gordeez ere jabetu zen. Elizen arteko biblia 1 M 1,23
Lagun minari, esan dugunez, altxor ezkutuaz mintzatu zitzaion bezala, hala besteei ere irudi bidez hitz egiten ahalegintzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.
Horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,19
Ondoren, presaka abiatzen da Asisa, non zain baitzuen altxor preziatua, bere sufrimendu eta larrialdi guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.
altxor agorrezina baita gizakientzat. Elizen arteko biblia Jkd 7,14
Altxor bikain eta oparoa zuhurraren etxean; zentzugabeak dena eralgiten du. Elizen arteko biblia EsZ 21,20
Zeren, hain altxor bikain eta jainkotiarra izanik, ez baitugu merezi guk geure ontzi txit ziztrinetan edukitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.
Etekin distiratsuarekin ahoa bete poz, errementariak fardel batean bildu zuen altxor sortu berria, bidaia baterako prest. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.
Urepeleko Jean Biurretak altxor sekulako bat aurkitu zuen behin Maittieneko harkaitzetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.
Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean, eta altxorrik preziatuena balitz baino areagoko babesa ematen dio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.
Zeruko altxorra gordetzen zuen ontzi preziatu hura goitik behera arrailtzen hasi zitzaion eta indar guztiak galtzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.
Egundoko altxorrak eskuratu eta harrapakinez beteko dugu etxea. Elizen arteko biblia EsZ 1,13
-Eman iezadazu zure ardien hamarrena, -esan zion agureak- eta nik erakutsiko dizut nola heldu ezkutuko altxorreraino. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 40. orr.
Gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea. Berria - Kirola 2004-11-10
Abaxik, lertxun-orria baino urduriago, hitz magikoak esan zituen lapurren altxor-zuloaren aurrean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,25
Abaxi haitzulora sartu eta dirua patriketan gordetzen hasi zen, ohartu gabe haitzuloko urre-altxor hura guztia pilatu zuten Ali-Baba eta berrogei lapurrak hurbiltzen ari zitzaizkiola atzetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Gnomo, iz Ipar-Europako mitologian, ipotx tankerako deabrua, lurraren barrunbeetan bizi dena eta mea-altxorren zaintzaz arduratzen dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.
Gure bulegoko lan-liburutegia eta txosten-altxorra, gero eta aberatsago bihurtzen ari ziren, gainera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 196. orr.
Jainkoak zure baitako altxorra azaleratzera bidali nau. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.
Zergatik esaten didate miseria gorrian bizi naizela, benetan altxorrez beteta baldin badaukat bihotza! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 239. orr.
Altxorra zen motxila niretzat, eta zurekiko nuen zorra kitatzeko, aldiz, hain gauza txikia. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 37. orr.
Itsasoan euria altxorra izan liteke naufrago bakartiarentzat. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.
XX. mendea bukatu dela diogu, eta mendeak bere altxorrean utzi diguna erakutsian jarri nahi dugula. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.
Zer eman die mendeak bere seme-alabei bere onerako, edo bere txarrerako eta zer da, gizaldiaren historiaren altxorrean eskua sartu eta barnean dagoena begiratu nahi dugunean, zer da, diot, gizakiarentzat han aurki daitekeena? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 16. orr.
Lutxok, tentua, arreta, ezinbestekoa zela esaten zuen; hara, hasten zen, bizi gabe bizitze hori kalean soilik egin daiteke, ez hemen; hemen denbora altxorra da. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 136. orr.
Bakardadearen altxorra horrela gaztigatzen bailitzan! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.
Bere altxorrik maitatuena eta desiratuena bertan behera utziz -senarra eta semea, Bilboko bizitza erosoa-, askatasun berria lortzen du, horrela subjektibotasunaren auto-immolazio tipikoa gauzatzen duela. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Herri bakoitzak aldean darama bere ahalmenen altxorra, bere arimaren indar sortzailea, bere nortasun berdingabea eta Jainkoak emaniko bestelako dohainak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.
Proventzako literaturaren altxorrik ederrenetako bezala kontsideratuak izan ziren. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 110. orr.
Kultur altxorrek -ingurune mesedegarri honetan, Mendebaldeko buruek ondorengo bi mendeetan musulmanen eta juduen eskuetatik hartu zituztenek- jatorri helenikoa eta siriakoa zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.
Gaur egun ere bizirik diraute Larramendik zabaldutako zenbait uste:euskalkiak aberastasuna direla, hizkuntzaren altxorra direla, euskara natural, fresko, bizi, indartsu eta gihartsu direla, eta antzeko beste zenbait "bertute". Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 48. orr.
AEBetako Altxorraren Departamentuak, edo bere heteronimorik ezagunena omen den Munduko Diru Funtsak gidatu eta babesturiko politikaren ondorio. Federal Reserve Boarden jardueraren lekua, puntu horretan, Estatu Batuetako Altxorrak hartu zuen, Brasil une horretan pairatzen ari zen diru-hustea geldiarazteko asmoz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.
Azalekoa da agian aldaketa "Munduko milioika giza lagunek sufritzen dute gure gaitasunik eza" esan berri du Paul O'neill-ek, AEBetako Altxorraren Saileko idazkari nagusiak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.
1985. urtearen amaieran, James Baker Altxorreko amerikar estatu-idazkariak krisitik "goitik" ateratzeko estrategia berri bat proposatu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Horrelako gobernu batean, printzeak soilik dauka, edo eduki dezake, altxorra, eta beste inork badauka, gehiegizko bihurtzen den uneaz geroztik, printzearen altxor bilakatzen da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.
Alazneren bizkarra laztandu zuen, arkeologo batek galdutako hiri bateko altxorra laztanduko zukeen era berean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 152. orr.
Troiako altxorra orain Puxkin museoan dago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.
Txitxikovek erantzun zion egintza edo negozio hura ez zela inondik ere Errusiako legeen eta etorkizunaren kontrakoa, eta jarraian erantsi zuen herri-altxorrak berak etekina aterako zuela handik, legeak aginduriko zergak jasoko zituen eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 60. orr.
Hainbat komunitatek -XIX. mendeko alemanek frantsesen aldean, esate baterako- konplexua sentitzen zutela, eta beren altxorrak erakutsiz eta gehiegizko balioa emanez erantzuten zutela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 152. orr.
Erresuma Batuko ekonomia babestea du xede martxan jarritako Likideziaren Plan Bereziak, eta Altxor bonuak" kalitate handiko" bankuko hipotekekin behin-behineko trukea egitean oinarritzen da. ETC-prentsa Berria, 2008-04-22
Fedek, bigarren aldiz, 600.000 milioi dolar gehiago jaulkiko ditu sisteman AEBetako altxor bonuak eskuratuta gehi beste 300.000 milioi eskuratzeko aukerarekin -quantitative easing sistemaren bidez-. ETC-prentsa Berria, 2010-11-05
1.950 milioi euroren balioa zuten altxor-bonuak saldu zituen, %4,9ko interes batekin. ETC-prentsa Berria, 2011-01-12
Erreserba Federalak ez du argitu altxor bonuak erosiko dituen, baina esan du erreminta denak erabiltzeko prest dela. ETC-prentsa Berria, 2011-08-10
Bi aldiz moteldu du altxor bonuen erosketaren erritmoa. ETC-prentsa Berria, 2014-02-01
AEBen hartzekodun handiena da Txina, eta inbertsio poltsan 1,2 bilioi dolar ditu haren altxor bonuetan. ETC-prentsa Berria, 2018-03-30
Jose Rosenthalen argazki hau aberri garailearen ikur bilakatuko da gerra honetan eta hurrengo gerrateetan, eta milioika aldiz biderkatuko dute afixetan eta posta zigiluetan, baita Altxor-bonuetan ere. ETC-literatura, saiakera Ispiluak, Eduardo Galeano (Xabier Alegria), Txalaparta, 2013
Augustok altxor publikoari esleitu zizkion legeok ezgaitzat jotzen zituztenen oinordekotzak eta legatuak, eta lege horiek lege fiskalen antza hartu zuten, politiko eta zibilen antza baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
Ikuspuntu horretatik, beraz, altxor publikoari egokitu beharko litzaioke unibertsitate mailako hezkuntzaren finantzazioa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 87. orr.
Merkataritza-bankuen zor metatuaren arazoari heltzeko gero eta finantza-egitasmo burutsuagoak proposatuz, nazioarteko finantza-erakundeek -bankuek, altxor publikoek, alde askoko finantza-erakundeek -, argi adierazten zuten ondo zekitela munduko finantza-ordenaren egonkortasuna mehatxatzen zuen arazoaren berri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.
Horrela bada, nahiago zuen altxor publikoaren zati hori beste batzuekin partekatu eta Estatuarena baino proportzio murritzagoetan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.
Estatuak eta altxor publikoak, merkataritzak eta plazeraren munduak, denek eusten zioten zutik Rübsam doktorearen goi mailari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Girolamo Cardanoren aita, Fazio, altxor publikoko prokuradorea, doktorea, legelaria, eta eruditoa zen; Berpizkundeko gizon peto-petoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Giza eskubideen bortxaketa eta altxor publikoari 120 milioi dolar lapurtu izana leporatu ondoren Parisera erbesteratu zen 1986. urtean. Berria - Mundua 2004-03-03
Altxor Publikoarentzat ez da batere errentagarria zentimo bateko txanponak egitea. Berria - Ekonomia 2004-09-01
Bizkaiko hiriburuko Euskal Museoak eskola umeei zuzenduriko ekimenarekin hasiko du eguna; Altxorraren bila jolastuko dira haurrak, eta horren ondoren, gaztaia egiteko prozesua erakutsiko zaie. Berria - Kultura 2004-05-18
Goiz-goizetik nabari da halako kilika berezi bat, beste jolas guztiak alde batera utzita "Altxorraren bila" jardun beharko baitute, taldeka bilduta, goiz osoan zehar. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.
Baina gu museora ez gara horien bila joan, Troiako altxorraren bila baino. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.
Okilak, rapsoda bat baino zurrunago, nire lotsaren neurriak hausten segitu zuen bere borondate onenaz: -Altxor baten jabe egin nahi duenak, bakarrik joan behar du altxorraren bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.
Orexaraino heldua nintzen, baina nora jo ez nekiela nengoen berriro ere, altxorraren bila jarraitzeko bidea markatuko zidan maparik gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 82. orr.
Finantzak Finantzetan, Altxorraren letrak Estatu batek edo berau ordezten duen Altxorrak, jaulkitzen dituen tituluak edo bonuak dira, epemuga urtebete baino laburragoa dutenak. ETC-entziklopedia Altxorraren letra, Wikipedia
Altxorraren letrak zirkulazioan jartzea onuragarria zen, likidezia handia ematen zielako merkatariei, haien ondareak sortutako interesean oinarritua, eta hartara mozkin txikiagoen truke jardun zezaketelako, prezioak apalduz eta kontsumoa sustatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Saio politiko eta ekonomiko hautatuak, David Hume (Iņaki Iņurrieta Labaien), EHU/UPV, 2017
MMAIFen ezaugarria da partaideen aurrezkiak epe laburrerako aktibo finantzarioetan bakarrik ezartzen dituztela; hau da, Altxorraren Letretan, Estatuaren Bonuetan edo enpresako ordaindukoetan. ETC-prentsa Argia, 2004-09-05
Altxorraren letrak Ekonomiako eta Ogasuneko Ministerioak jaulkitzen ditu, urtebeteko epean baliabideak eskuratzeko. ETC-prentsa Argia, 2004-11-14
Espainiako Altxorrak 3.500 milioi euroko zorra jaulki zuen atzo Altxorraren Letretan, eta hori inoizko tasa txikienetan egitea lortu zuen. ETC-prentsa Berria, 2014-08-27
aebetako altxor (5); altxor baliosa (3); altxor baliotsu (3); altxor baliotsua (5); altxor bat (63); altxor bat aurkituko (3); altxor bat bailitzan (3); altxor bat da (4); altxor bat dugu (3); altxor baten (23); altxor baten bila (8); altxor baten jabe (4); altxor berezi (3); altxor bila (7); altxor ederra (4); altxor eta (3); altxor ezkutu (3); altxor ezkutua (4); altxor guztia (6); altxor guztiak (6); altxor guztien (4); altxor handi (4); altxor handia (8); altxor hori (25); altxor hori ez (3); altxor horiek (3); altxor horren (5); altxor hura (9); altxor idazkariak (5); altxor klase (3); altxor kutxa (3); altxor paregabe (12); altxor paregabe bat (7); altxor paregabea (11); altxor preziatu (6); altxor preziatua (11); altxor publikoaren (4); altxor publikoari (4); altxor txiki (3); altxor uhartea (6); altxor uhartea liburuan (3); baina altxor (3); baino altxor (3); bere altxor (7); beren altxor (3); beste altxor (3); dagoen altxor (4); den altxor (4); dituen altxor (3); duen altxor (4); dugun altxor (4); egiazko altxor (11); egiazko altxor bat (9); ere altxor (3); eta altxor (23); gure altxor (4); hainbat altxor (4); nire altxor (3); snow aebetako altxor (3); zer altxor (7); zer altxor paregabea (3); zituen altxor (3); zuen altxor (6)
altxorra aurkitu (3); altxorra aurkitzen (3); altxorra balitz (4); altxorra balitz bezala (4); altxorra bezala (3); altxorra bildu (3); altxorra da (12); altxorra dagoen (3); altxorra gordetzen (7); altxorra gordetzen arduratsuago (3); altxorra izango (4); altxorra non (3); altxorra zen (3); benetako altxorra (6); bere altxorra (14); beren altxorra (3); dago altxorra (3); den altxorra (3); duen altxorra (5); eta altxorra (11); ez altxorra (3); ez altxorra gordetzen (3); gaitzeko altxorra (3); holako altxorra (6); inor ez altxorra (3); nire altxorra (8); nolako altxorra (3); zuen altxorra (4); zure altxorra (7)
aebetako altxorraren (7); aebetako altxorraren (7); aebetako altxorreko (4); altxorrak dira (5); altxorrak dira (5); altxorrak eta (5); altxorrak eta (5); altxorraren bila (12); altxorraren bila (12); altxorraren parte (3); altxorraren parte (3); altxorreko idazkariak (4); altxorren bila (5); altxorrik handiena (3); altxorrik preziatuena (5); bere altxorrak (3); bere altxorrak (3); bere altxorraren (3); bere altxorraren (3); bere altxorrean (3); bere altxorretik (4); bere gaiztakeri altxorretik (3); dituen altxorrak (3); dituen altxorrak (3); eta altxorrak (5); eta altxorrak (5); eta altxorrez (3); ezkutuko altxorrak (3); ezkutuko altxorrak (3); gaiztakeri altxorretik (3); john snow altxorreko (3); snow altxorreko (4); zure altxorraren (4); zure altxorraren (4)