Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
altxatzeke adlag altxatu gabe.
Eta hari esaten dio, ahapeka ia, ahotsa altxatzeke, bakean uzteko bere usoei edo igarriko diola bestela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.
-Ez dago besterik, mutil -erantzun zuen Tomeo Xaharrak, begiak edalontzitik altxatzeke-. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.
Karobian txigortu zuten, bada, kaltziotik banandu zedin, zeren hura, nolabait esateko, oinak lurretik altxatzeke, kontatuko ez dugun patu distira gutxiagoko batekin topo egitera abiatu baitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.