Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altxatu, altxa(tu), altxatzen (orobat altzatu g.er. eta altzau g.er.) 1 da/du ad etzanda edo eserita dagoena zutitu; jaso, goratu, eraiki; agintea duenari uko egin, eraso; haren kontra borrokatzeko prestatu; gorde, ezkutatu.

"Y también mucho culpable, patrón", esan zuen Efrainek, osabari altxatzen lagunduz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Orduan zutik ipini zen eta, plazatxoaren erdian bizpahiru salto txiki egin ondoren, bat-batean eskuineko hanka luzatuta altxatu eta eskuin eskuko atzamarrez ukitu zuen oin punta, malgutasun harrigarria erakutsiz bere adineko pertsona batentzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 50. orr.

Anaia nagusi Felixek eta arreba Ernestinak apenas altxatu duten burua erantzuterakoan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 17. orr.

Nini altxatu zen, eta bere taldearen kanta zaharrari ekin zion:  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 40. orr.

Altxatu da, kanpadendaren sarreraraino egin du eta itzuli da, zerbaitez ahantzia iduri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

Orduan hanka bat altxatu eta, leiho-hegian jartzea lortu zuenean, harekin berriz indar egin, eta gelan burua aurretik sartzea erdietsi zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.

Rut isilka joan, estalkia altxatu eta haren oinetan etzan zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.

Eguzkitako betaurrekoak kopetara altxatu eta inguru guztia eskuaretu zuen begiradaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

Burua erdiko tartetik libratu, beste aldera pasa eta zangoa altxatzen hasi denean jaka trabatu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Azkenik, betazal urdinxkak altxatu egin ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz, eta euri-adar sarriak zetozen zerutik itsasora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.

Haizeak orro ikaragarriak ateratzen zituen, zazpi mila deabruk hartutako piztia bailitzan, eta ontziaren gainetik altxatzen ziren ur palastadak erauzten zizkion itsasoari, astindu basatiak emanez giza eskuek josi zuten ontzi kroskoaren egurrari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Pixetan berotutako arrautzak jaten zituen amonak egunero; haatik, egun batean, arropa garbitzen ari zela, ziplo erori zen, eta ez zen gehiago altxatu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Orduan, leunki ukitzen zuen Verner, eta hark, begiak altxatu gabe, ahopeka erantzuten zion:  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 27. orr.

Bigarren liburuan hiria nola sortu eta garatzen den azaltzen du Sokratesek: gauza gutxi hastapenean, eta hastapenetik beharko dira haxean ezarri, egiari loturik, moralari segituz eta, beraz, gazteria zuzentasunean altxatuz, adin horretan baitira plegu on edo txarrak hartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Oihuka altxatu zen; orduan, mutikoa ikusi eta, zelan jakin barik, segituan konturatu zen Peter Pan zela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

Euria atertu duenean, Gorria bere aulkitik jaiki, lastairan etzan eta animalia nekatuaren moduan loak hartu duela iruditu zaidanean, altxatu eta leiho zabalerantz nator.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Guztiek ere zutik jarri behar dute eskuak luze, alkandora altxatzen zaie atzetik, eta zigortu egiten dituzte".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 26. orr.

Kontakizun horiek, izan ere, ez ziren konbentzionalak; Joyceren narrazio laburrak Irlandan garai hartan zegoen mugimendu literarioaren kontra altxatzen ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Aitak kentzeko erregutu zidan, oso tonu serioan baina ahotsa batere altxatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Josebaren jaikitze prozesura itzuliz, gazteari, altxatzen hastean, gela osoa zurrunbilo bihurtu zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.

Niri, jangelako beste muturretik, iruditu zitzaidan ahotsa zertxobait gehiago altxatzen zutela gizonezkoak eta eseririk jarraitzen zuen neskato hark.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.

Jarraian, lekutik altxatu eta barnera egin zuen atso andaluzak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

Burua altxatu, zeregina bertan behera utzi, eta aztoratuta begiratu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Eskuak lehortzeko erabili duzun papera botatzeko, oinaz sakatzen duzu ontziaren estalkia altxatzen duen pedala.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Gazteak begiak altxatu zituen mahaitik, eta burua atzeratu, galderazko keinu bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Edorta Jimenez: Telletxea Idigorasen La otra cara de la Invencible liburua hartu eta harrituta gelditu nintzen irakurri nuenean zelan orduan Probintzia zen Gipuzkoan, ezin zen inor soldadu indarrez altxatu; armadan parte hartzekotan, borondatez egingo zuten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Kafearen tenorean, altxatu eta hitzalditxoa egin nuen: haur zena mutiko bihurtu izana ospatzen ari ginela esan nuen, ez dut gogoan formulazio zehatza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 104. orr.

Katxoren eskua mateletara altxatu zen mekanikoki eta odola bazeriola konturatu zenean, izuaren izuaz, abantzu trenputxartu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Emakumea, taula gainera makurtuta, zer mugitu pentsatzen ari dela ematen du Gizona, aulkitik altxatuta, argazki makinaren atzean dago, bisoretik begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Armada handia zekarren berekin, Biarnoko beren estatuetan eta Gaskoniako beren bizkonderrietan altxatua eta mertzenarioz eta alde guztietako nafarrez gizendua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Sasoi hartan bizikletaz ibiltzeko moda zegoen, eta ni bizikletaren pedalei eragiten oso bizkorra nintzen, bai eskurik gabe eta baita oin bat altxatuta jendeari agur egiten niola ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Zerurantz altxatu nituen orduan neure begiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Altxatu egin nintzen, joateko asmotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 33. orr.

Txirri bat egin, patxaran botila atera eta ordutan egon zitekeen burua altxatu gabe, ni telebistari begira egoten nintzen bitartean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Lankideak ohi baino ozenkiago mintzo ziren, eta ohi baino gehiagotan altxatzen ziren aulkietatik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.

Harryk ohe ondoko mahaitxoan zegoen lanpara hartu zuen, esku batean tinko heldu hari eta gora altxatu zuen, erasotzeko prest.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Norbera hustea ere bada hustea: estalkia altxatzea, nork bere burua abandonuan uztea, maskara kentzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Boluetarantz jaisten, Santutxuk are erraldoiago dirudi, Artagan muinoaren tontorrean altxatutako kalexka eta etxe itzelen artean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Kointzidentziak ez zuela gauza onik adierazten iruditu zitzaion, eta eguzkiaren argira altxatu zuen burua, pentsamendu ilunak aldendu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Umeak, libre duen eskua zerurantz altxatu, eta atzamarra luze, inoiz erabili gabeko hitza marruskatu du ezpain artean:  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

Gizonak uko egin zion, ordea; eta andre laborariak ia altxatu egin zuen bere beso indartsuez eta azenario eta arbien artera bota, garrasi egiten ziola, sumindurik:  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Gure ahalmen osoarekin altxatzen gara eta burua tente daukagu nazioen aurrean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.

Banaka batzuk eguneroko joan etorrietatik gora altxatzen diren asmakizunak dituzu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Inguratzen duten etxe altuetarik batzuk arkupe erraldoietan daude altxatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Biharamunean, irakurle frustratuaren sentimendua piztu zuen liburu sakratua altxatu zenuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Astiro altxatu zen Matias jesarlekutik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Ipurdia altxatu eta zerbaitetan hasi beharra neukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Gure familian, lehenengo aurpegi loguratsuak bururdietatik altxatzen hasten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Alegia, gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik, baina zaharrak peril handia bizi duela antzeko enbaten aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 54. orr.

Rosa, apur bat ikaratuta, lotsati altxatu zen eta lotsati egin zuen armairurantz, eskuak altzoan oraindik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 17. orr.

Atzetik hasi zitzaion neskari, baina hark, buelta eman, eta, eskua altxatuz, ez jarraitzeko adierazi zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 22. orr.

Sodoma, Gomorra eta ibarreko lautada aldera begiratu zuen eta kea ikusi zuen denean, labe batetik bezala lurretik altxatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 55. orr.

Truxa irakasleak burua altxatu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 24. orr.

Gero, beti garagardoa lagun, Euskal Herriaz eta Irlandaz kontu kontari aritu ziren, harik eta neskak alde egin behar zuela esan eta mahaitik altxatu zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.

Neska fotokopia bat egiteko asmotan altxatu da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 15. orr.

Hitzaldiaren erdi-parera-edo, agure bat aulkitik altxatu da, nahikoa zalaparta eginez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.

Berarekin batera esertzea izango zen normalena, baina ez zuen begirada altxatu, eta ni mahai batzuk haruntzago eseri nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Benettonek mutur altxatua modan jarri zuen arte, talde guztiek kopiatu zuten Neweyren ideia.  Berria - Kirola   2004-02-25

Pariseko Barbes-Rochechounaten jaitsi nintzen, metroaren eta trenaren geltoki altxatuan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Argazki bat egiterakoan ondasun preziatuenekin behar zuen izan, denda, bizikleta, gero lau zaldikoa etorriko zen, esku bat autoaren sabai gainean jarrita, eta horren eraginez jaka gehiegi altxatua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Ogareff koronelak muga zeharkatzea lortu omen zuela mozorro jantzita, eta berandu gabe elkartuko omen zela tatariarren buruarekin herrialde altxatuaren erdi-erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.

Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila-hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Okerrena da hauek ez gaituztela sekula bakerako eta elkar lanerako bidera bultzatuko, obeditu beharreko legeak ezartzen ez baditugu -elkarbizitzarako arauak-, zigorrik nahi izan ezik (ezpata altxatuaren pean, dio literalki Hobbesek).  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

3 (izen gisa)

Erran behar dugu soldado horiek Aljeriako gerlaren denboran berriz altxatuetarik zirela.  Herria   2005-04-28

Lisboa aurrean, Armadako ontzi bateko ofizialek ez zuten altxatuen kontra tiro egiteko agindua bete  Berria - Mundua   2004-04-25

Baina kasu honetan, bertze aunitzetan bezalaxe, alferrik saiatuko dira altxatua zuzentzen: ederki jakin izan baitu Filipek egoerari atxikitzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Altxatuek Etxeberri eta bere familia preso hartuak zituzten noski eta Lüküzeko gaztelura eraman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Ez ahaztu zeure arerioen eupadak, zure kontra altxatuen gero eta iskanbila handiagoak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,23

4 aingura altxatu

Eta Deskribatzen hasita -D-raino iritsiak baikara dagoeneko- zera aipatu behar lehenik, XIX. mendean aurrera -makinak iritsi arte- gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.

Beste enbarkazio batean aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik, eta urpeko beste animalia txiki batzuk beren burua airean sentitzean jauzten ziren uretara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

5 aingurak altxatu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Aita itsas arkitektoa zen, eta, ni jaio berritan, aingurak altxatu eta munduari bira emateari ekin genion 15 urtez.  ETC-prentsa   Berria, 2011-04-05

Biharamunean aingurak altxatu eta borrokarako formazioan jarri ziren etsaiek euren kontra itsaso zabalera irten nahi bazuten ere, eta, hori gertatu ezean, eurek haiei barruan erasotzeko asmoz. ETC-literatura, saiakera   Peloponesoko gerraren historia I, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

6 bihotza altxatu

Bihotza altxatzen didazu hitz horiekin, poz handia ematen didazu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Hango giro adiskidetsuak bihotza altxatuko dizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Zerbait ekarri dizut bihotza altxatzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Horrek bereziki losintxatu zuen gure Andreas, bihotza altxatu ere bai, eta lehengo juzgua konfirmarazi, baizik eta egun hura benetan bere jaioteguna zela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.

Jendeak norbere graziari barre egiten diola entzuteak bihotza altxatzen du, eta gerora drogaren antzekoa da: zenbat eta barre gehiago egin jendeak, orduan eta gogo handiagoa du norberak barre eragitekoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

7 bizkarra altxatu

Min zorrotza sentitu nuen eta lehertu egin nintzen ia, koltxoian gora irristatu nahi izan nuen, baina hura nire barrenean sartu zen azkeneraino, besterik ez, eta hala egon zen geldirik, nire gorputzari tinko eutsiz, musua bukatu zuen arte, eta orduan bizkarra altxatu eta larrua jotzen hasi zen, aurpegira begiratzen zidala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Ustekabeak eraginda bizkarra altxatu du eta arantzak bizkarra ziztatu dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

8 hipoteka altxatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ondorioz, Ameztoiaren gain zen hipoteka altxatua izan zen.  ETC-literatura, saiakera   Agotak in memoriam Marikita Tambourin, Maiatz, 2016

Zorrak kitatu eta hipoteka altxatu omen zituen baina Iru?errira bizitzera joan ziren, Burlatara, herriko sakristaua eta gorri nabarmen bat nekez bizi zitezkeen etxe berean. ETC-literatura, saiakera   Etxera bidean, Xamar, Pamiela, 2018

9 mahaia altxatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Malen mahaia altxatzen hasi zen eta Margarita ere jaiki egin zen hari lagundu nahian. ETC-literatura, saiakera   Ileak uretan, Josu Penades Alberdania, 2012

10 oihala altxatu

Nahi gabe atera zaiela diote antolatzaileek, baina bihar oihala altxatuko duen Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Shakespeare Jaialdia izango da ia.  Berria - Kultura   2004-08-06

Antzezlea beldur izaten da oihala altxatu baino lehenagoko isiltasunaren aurrean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Osaba Natàn eta izeba Allegra etorri ziren, palko batera; oihala altxatu, eta izebak bere semea goitik beheraino armaturik ikusi zuenean, filisteo baten gisa, ahotsaren betean egin zuen oihu:  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Eta horrela, iskanbila hura bukatu eta hamabost egunera, ilunabar batean norbaitek buruan zaku bat ipini, hesi baten atzera arrastaka eraman, "antzokiko" oihala altxatu eta gorriz margotu zizkion atzealdeak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

11 pisuak altxatu

Gehienak bederatzi urterekin hasi ziren pisuak altxatzen, eta normal-normal joan dira hazten.  Berria - Kirola   2006-01-05

Pisuak altxatzen ditut, eta korrika eta bizikletarekin ere aritzen naiz.  Berria - Kirola   2004-08-10

Lehendabiziko hilabete horietan, arraunlariak korrika, pisuak altxatzen edota ergometroan aritzen dira.  Berria - Kirola   2006-02-02

12 preso altxatu

Gordeka ibilia, Saddam Hussein azkenean preso altxatua izan zen..  Herria   2004-03-25

Alemanek preso altxatu zuten egun hartan berean, mendekioz dudarik gabe, Vansteenberghe Baionako apezpikuaren prediku bat ez baitzuten batere preziatu...  Herria   2005-10-06

Lotsatuta ibili zen aldi batez, etxetik irten gabe, eta gero preso altxatu zuten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.

Isildu behar ukan zuen, hura ere preso altxatuko zutela mehatxatu baitzuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Eta horra non, 1811ko egun batez, Reille jeneral frantsesak eta Mendiry, frantses poliziaren buruzagiak, erabakitzen duten behar direla baliatu Aguirre, Pellou eta Iriso-z, bai eta Lizarra edo Estella-ko Navarro diputatuaz, Mina zepo batetara biltzeko Leoz herrian eta han preso altxatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

13 sorbaldak altxatu

Sorbaldak altxatu ditut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.

Maimie aho zabalik zegoen, beste makinatxo bat zuhaitz luze gauza bera egiten ari zirela ikustean, eta, isil-isilka, Umeen Pasealekurantz joan zen, eta adi makurtu zen Menorcako gorosti baten azpian, baina gorostiak sorbaldak altxatu zituen eta ez zirudien asko arduratu zenik Maimierekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 277. orr.

Gizon zaharrak sorbaldak altxatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Sudurra zimur, begiak handi eta bekainak gora, sorbaldak altxatuko nituzke.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

Alexek sorbaldak altxatu zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 168. orr.

Sorbaldak altxatu eta erantzuten dio:  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.

Ibiltzeari utzi gabe, sorbaldak altxatuz adierazi zion Goizederrek nahi zuena egiteko, ez zitzaiola axola.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.

14 ukabila altxatu

Gero baso aldera itzuli eta, ukabila altxatuz, oihu egin zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

-Kristoren jipoia hartuko duzu, entzun? -oihu egin zion osaba Vernonek, ukabila altxatu eta Harryrengana oldartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

'Biba komunismoa! ' oihu egin zuen miliziano batek ukabila altxatuz kuartelaren balkoian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Eta, ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan, ez ordea Italiako hartan bezala goian geldi uzteko, baina muturreko baten emaiteko, muturreko beldurgarria...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

"Uztak jendea bakean!", egin nion oihu, ukabila altxatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Otegik ukabila altxatuz eta irribarre eginaz erantzun zien.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Gogoratzen zen Otsabideko komisariatik ateratzean, telebista kamera anitzen aurrean, Bozek ukabila altxatuz "Gora Euskadi Askatuta" nola deiadar egin zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Zorra Kitok ukabila altxatu zuen sekula jo ez zuen atea jotzeko -aurreko guztietan beti eduki zuen zabalik-, baina ezin zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.

Pepponek begietara begiratu zion On Camillori, jaka berriz erantzi, makina aurrean jarri eta ukabila altxatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

Eta agurtu egin dut ezkerreko ukabila altxatuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 206. orr.

-Haren alde agertuko al zara, txerrenkumea? -orro egin zuen, ukabila altxatzearekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

Ukabila altxatu du keinu iraultzaile bat eginik, begizuloen hondotik azken txantxa izpiak erreskatatzeko ahalegina eginez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

altxa burua (6); altxa da (5); altxa egin (31); altxa egin da (6); altxa egin zen (16); altxa egiten (5); altxa eta (84); altxa ez (5); altxa ezazu (6); altxa gabe (11); altxa hadi (6); altxa mutillak (10); altxa naiz (6); altxa zaitez (16); altxa zango (8); altxa zen (10); altxa ziren (8); altxa zituen (12); altxa zuen (15); altxa zuten (5); aulkitik altxa (5); begiak altxa (5); besoak altxa (8); burua altxa (18); bururik altxa (6); ere altxa (5); eskua altxa (8); eta altxa (10); lurretik altxa (6); mahaitik altxa (11); mahaitik altxa eta (8); xango altxa (6); xango altxa zango (6)

ahotsa altxatu (10); airean altxatu (14); alde altxatu (5); aldiz altxatu (5); altxatu ahal (12); altxatu ahal izateko (5); altxatu baino (5); altxatu baitzen (6); altxatu behar (47); altxatu behar izan (13); altxatu beharko (9); altxatu berri (5); altxatu bezain (6); altxatu bezain laster (6); altxatu da (51); altxatu den (8); altxatu dira (24); altxatu ditu (19); altxatu dituzte (23); altxatu du (52); altxatu dute (42); altxatu dute eta (5); altxatu egin (183); altxatu egin behar (5); altxatu egin da (9); altxatu egin nintzen (13); altxatu egin zen (107); altxatu egin ziren (16); altxatu egin zuen (10); altxatu egingo (7); altxatu egiten (30); altxatu egiten da (11); altxatu egiten zen (6); altxatu ere (16); altxatu ere egin (11); altxatu eta (547); altxatu eta alde (9); altxatu eta bere (8); altxatu eta esan (6); altxatu eta ez (7); altxatu eta irribarre (7); altxatu eta joan (5); altxatu ezinik (12); altxatu gabe (69); altxatu izan (5); altxatu nahi (29); altxatu nahi du (6); altxatu nahi izan (6); altxatu naiz (11); altxatu nintzen (14); altxatu nintzenean (5); altxatu nituen (7); altxatu nuen (22); altxatu nuen eta (5); altxatu ondoren (11); altxatu orduko (8); altxatu zela (8); altxatu zen (247); altxatu zen eta (21); altxatu zenean (20); altxatu zidan (5); altxatu zion (5); altxatu ziren (69); altxatu ziren eta (7); altxatu zituen (76); altxatu zituen begiak (5); altxatu zituen eta (6); altxatu zituzten (35); altxatu zuela (5); altxatu zuelarik (5); altxatu zuen (270); altxatu zuen bere (5); altxatu zuen burua (5); altxatu zuen eskua (5); altxatu zuen eta (12); altxatu zuenean (17); altxatu zuten (36)

apur bat altxatu (7); artean altxatu (7); astiro altxatu (7); aulkitik altxatu (40); aulkitik altxatu eta (14); aulkitik altxatu gabe (7); aulkitik altxatu zen (5); aurka altxatu (29); aurka altxatu zen (7); aurrean altxatu (5); barrikadak altxatu (5); bat altxatu (72); bat altxatu dute (5); bat altxatu eta (10); bat altxatu zen (14); bat altxatu zuen (15); bat batean altxatu (14); batean altxatu (25); batean altxatu zen (5); batera altxatu (7); batez altxatu (11); batez altxatu zen (6); batzu altxatu (6); begiak altxatu (33); begiak altxatu eta (13); begiak altxatu zituen (9); begirada altxatu (16); begirik altxatu (5); berak altxatu (6); berea altxatu (5); berehala altxatu (22); berehala altxatu zen (8); berriro altxatu (20); berriz altxatu (11); besaburuak altxatu (12); besaburuak altxatu zituen (6); besaulkitik altxatu (6); besoa altxatu (29); besoa altxatu eta (7); besoa altxatu zuen (10); besoak altxatu (14); besoak altxatu zituen (6); bezala altxatu (12); buru gainetik altxatu (6); burua altxatu (191); burua altxatu du (11); burua altxatu eta (50); burua altxatu ezinik (7); burua altxatu gabe (13); burua altxatu zuen (47); burua altxatu zuenean (6); bururik altxatu (12); edo altxatu (7); ere altxatu (27); ere altxatu egin (5); eserlekutik altxatu (9); esku bat altxatu (5); eskua altxatu (45); eskua altxatu du (6); eskua altxatu eta (9); eskua altxatu zuen (22); eskuak altxatu (10); eskuak altxatu zituen (5); estalkia altxatu (10); eta altxatu (62); eta altxatu egin (25); eta altxatu eta (6); eta altxatu zen (7); eta burua altxatu (16); eta ohorezki altxatu (6); ezpata altxatu (8); gabe altxatu (15); gainean altxatu (9); gainetik altxatu (14); gizona altxatu (6); goiz altxatu (6); gona altxatu (7); gonak altxatu (5); gora altxatu (29); gora altxatu eta (11); gora altxatu zuen (5); haizea altxatu (7); haizea altxatu zen (5); hanka altxatu (8); harryk burua altxatu (11); haur altxatu (9); hazi eta altxatu (7); hura altxatu (5); jauzi batez altxatu (7); joateko altxatu (9); kokotsa altxatu (6); komunera joateko altxatu (5); kontra altxatu (41); kontra altxatu eta (5); kontra altxatu ziren (5); kopa altxatu (10); lekutik altxatu (9); liburutik altxatu (5); lurretik altxatu (34); lurretik altxatu eta (10); magikoa altxatu (9); magikoa altxatu zuen (7); mahaitik altxatu (41); mahaitik altxatu eta (19); mahaitik altxatu zen (9); makila altxatu (5); makila magikoa altxatu (9); nekez altxatu (8); nola altxatu (10); ohetik altxatu (45); ohetik altxatu eta (12); ohorezki altxatu (11); oihala altxatu (6); oina altxatu (5); orduan altxatu (7); pixka bat altxatu (7); poliki altxatu (6); preso altxatu (31); preso altxatu dute (9); sofatik altxatu (13); sofatik altxatu eta (9); sorbaldak altxatu (6); tapa altxatu (7); ukabila altxatu (8); zen altxatu (6); zerurantz altxatu (6)

airean altxatuz (5); altxatua eta (8); altxatua eta (8); altxatua izan (40); altxatua izan (40); altxatua izan da (22); altxatua izan da (22); altxatua izan zen (8); altxatua izan zen (8); altxatua izanen (11); altxatua izanen (11); altxatua izanen dela (9); altxatua izanen dela (9); altxatua zen (8); altxatua zen (8); altxatua zuen (5); altxatua zuen (5); altxatuko da (8); altxatuko dira (14); altxatuko ditu (5); altxatuko du (11); altxatuko dute (9); altxatuko ez (6); altxatuko naiz (6); altxatuko zen (6); altxatuta eta (6); altxatuta zegoen (5); altxatuz eta (17); altxatuz gero (5); apur bat altxatuz (7); aurka altxatuko (6); bat altxatuko (6); bat altxaturik (7); bat altxatuta (6); bat altxatuz (13); berriro altxatuko (6); besoa altxatuta (9); besoak altxatuz (5); burua altxatuko (6); burua altxatuta (8); burua altxatuz (8); ere altxatuko (5); eritegirat altxatua (7); eritegirat altxatua (7); eskua altxatuta (5); eskua altxatuz (15); eskuak altxatuta (5); gainean altxatua (5); gainean altxatua (5); gora altxatuz (8); kontra altxatuko (9); kontra altxatuko dira (5); lurretik altxatuta (5); noiz altxatuko (6); ongi altxatua (7); ongi altxatua (7); ongi altxatua izanen (6); ongi altxatua izanen (6); preso altxatua (32); preso altxatua (32); preso altxatua izan (22); preso altxatua izan (22); ukabila altxatuz (8)

altxatzea erabaki (7); altxatzea lortu (7); altxatzearekin batera (5); altxatzeko agindu (8); altxatzeko agindua (7); altxatzeko agindua eman (5); altxatzeko eta (12); altxatzeko gai (5); altxatzeko keinua (9); altxatzeko keinua egin (7); altxatzen ari (38); altxatzen ari ziren (10); altxatzen da (42); altxatzen da eta (8); altxatzen den (16); altxatzen dira (20); altxatzen diren (7); altxatzen direnean (6); altxatzen ditu (17); altxatzen dituzte (6); altxatzen du (27); altxatzen duela (5); altxatzen duen (7); altxatzen dute (7); altxatzen eta (32); altxatzen ez (7); altxatzen hasi (17); altxatzen ikusi (5); altxatzen lagundu (12); altxatzen lagundu zion (5); altxatzen saiatu (6); altxatzen zela (6); altxatzen zen (59); altxatzen zen eta (5); altxatzen zenean (6); altxatzen ziren (30); altxatzen zituen (15); altxatzen zituzten (9); altxatzen zuela (15); altxatzen zuen (21); altxatzen zuten (9); aulkitik altxatzen (12); aurka altxatzen (14); bat altxatzea (5); bat altxatzeko (11); bat altxatzen (23); bat altxatzen zen (5); batean altxatzen (7); begiak altxatzen (10); berriz altxatzeko (6); berriz altxatzen (8); besoak altxatzen (6); bezala altxatzen (6); burua altxatzeko (8); burua altxatzen (31); burua altxatzen du (5); bururik altxatzen (5); eskua altxatzen (10); eta altxatzeko (10); eta altxatzen (10); ez altxatzeko (5); gainetik altxatzen (12); garaikurra altxatzeko (6); gora altxatzen (22); gorpua altxatzeko (7); harro altxatzen (6); haurren altxatzeko (6); ingude altxatzea (9); ingude altxatzen (9); kontra altxatzen (13); lasto altxatzea (12); lasto altxatzen (10); lurretik altxatzeko (6); lurretik altxatzen (14); nola altxatzen (9); ohetik altxatzen (7); pisuak altxatzen (9); soinburuak altxatzen (5); soinburuak altxatzen ditu (5); zen altxatzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus