Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Don Justinianoren nahigabea handia izan zen, antza, Perminen eskulturaren inguruan metro erdiko harresi zirkular bat altxarazi baitzuen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 130. orr.
Hala bada, mirabeak erosi nituen, eta lur ederrak, eta orduantxe altxarazi nuen etxe hau. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.
Aitak jauregiaren kantoi batean altxarazi zuen kapera, san Inazioren izenpean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.
Une hartan, Poseidonek uhin ikaragarri bat altxarazi zuen, eta almadiako egurrak erabat sakabanaturik utzi zituen, haizeak lastoa alde guztietara sakabanatzen duenean bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.
Kaioen zaratak burua altxarazi zion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Handik puska batera, burua gorantz altxarazi, eta begiratu bat egin dut. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
Luzatu zuen Moisesek makila Egiptoren gainean, eta Jaunak haizea altxarazi zuen ekialdetik, egun osoan eta gau osoan jo zuena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 165. orr.
Lehenengoak lehoia zirudien, baina arranoaren hegalak zituen; hari begira nengoela, kendu egin zizkioten hegoak eta, lurretik altxaraziz, bi hanken gainean jarrarazi zuten, gizakia bezala, eta giza adimena eman zioten. Elizen arteko biblia Dn 7,4
Eskuineko eskutik harturik, altxarazi egin zuen. Elizen arteko biblia Eg 3,7
Herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu; nazioak hedarazi, eta gero desegin. Elizen arteko biblia Jb 12,23
Emaztearen doinuan bazen zer bitxi bat, begiak plateretik altxarazi zizkiona. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 72. orr.
Nik altxaraziko dut herri bat zure aurka, eta honek zapalduko zaitu, hasi goiko Hamat ertzetik eta beheko Araba errekaraino. Elizen arteko biblia Am 6,14
Apalari burua altxarazten dio jakinduriak eta handikien artean eserarazten. Elizen arteko biblia Si 11,1
Duar erdirainoko beren bide laburrean, hauts galanta kamioiek altxarazitakoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 37. orr.
altxarazi egin (7); altxarazi egin zuen (4); altxarazi eta (5); altxarazi ninduen (3); altxarazi zion (3); altxarazi zuen (11); aurka altxarazi (3); bat altxarazi (4); bat altxaraziko (3); burua altxarazi (3); burua altxarazten (3); eta altxarazi egin (4)