Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abakando iz itsas oskoldun hamar-oina, otarrainaren antzekoa, baina aurreko hankak hagin handiz hornituak dituena (Hommarus gammarus).

Ivyk loreak zituen erosiak, nahiz eta loreak niri bost axola izan, eta abakando bat, eta Sauternes ardoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.

Edurneren iragarpenen bat betetzen ez zen bakoi-tzean, aitarekin elkartu eta abakandoa edo txangurroa jaten ospatzen genuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.

Ivyk, hozkailuan zela abakandoa, eta gainera, bere sport-soinekoa ez zela jatetxe dotore baterako batere egokia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Jarri abakandoak eta lanpernak egosten biharko menurako, lehendakaria etorriko zaigu eta!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Anton Caamaño txangurroak eta abakandoak harrapatzeko otarrak metatzen ari zen txalupa barruko bazter batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus