Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altxaldi iz zerbait altxatzen den aldia.

Beste altxaldi batek ez die susmorik pizten, antza.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 118. orr.

125 kiloko zilindro-kopa, 112,5eko kuboa eta 100 kiloko bola altxa behar izan zituzten bi minutuko txanda banatan, eta hurrenez hurren 22, 16 eta 17 altxaldi eman eta orotara 6.250 kilo altxata.  Berria - Kirola   2004-07-09

Zestoarrak 21 aldiz altxa zuen 125 kilokoa, halere lana pilatu zitzaion eta benetako harri-jasotze ikuskizuna emanez azken 50 segundoetan 9 altxaldi atera zizkion.  Berria - Kirola   2004-05-16

Denok gara halere ezjakinak, eskolan ikasten ez diren gaietan batik bat, eta apurka ikasi ditugu geroztik agirretarren eroriko mingarriak eta altxaldi irrigarriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.

Lehen ere aritu ziren, eta 21na altxaldi lortu zituen bakoitzak.  Berria - Mundua   2004-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus