Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
altxakor izond altxatzeko joera duena.
Kabroi bat haiz, ez heurez (hik ez duk deus egin, gizajo horrek, bazekiat), baina bai berez: sexu gogor, gogorkor eta altxakorraren ordezkaria haiz betiere giza-eme baten aurrean; sexu menderatzaile edo, agian hobeki, eredu-jartzailearen ale bat haiz erremedio gabe, eta badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan (berdinak ala bat eta bera?). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.