Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altxagarri 1 izond altxa daitekeena.

Hain zabala eta sakona zen lubakia, non ezin baitzen zeharkatu zubi altxagarri baten laguntza gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

Zubi altxagarria eraitsi, eta, Hassan igaro orduko, berriz altxatu zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

2 iz legamia, orantza.

Dussel garagardo altxagarrizko tabletak jaten harrapatu dugu, eta guri ez zigun ezer ematen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

3 bihotz-altxagarri (orobat bihotzaltxagarri g.er.) izond/iz bihotza altxatzen duena.

Hitz bihotz-altxagarri haiekin, Afifi anderea doi bat masailgorritu zen makillaje gorriztaren azpian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Bertsu bihotz-altxagarriak, Alkhat, Laka eta Mihura-ren ahotik!  Herria   2004-12-09

Saioa G.-ren erantzun bihotz-altxagarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Gero besarkatu egin ninduen, esanez bezala, edatekoari falta zaion aparra neronek emango diat estutu bihotz altxagarri honekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko, beharbada -nork daki?- baita ideia gogo-altxagarriak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Kapera betea, kantuak eder, bihotz-altxagarri.  Herria   2003-05-01

Erresumako gaineratiko eskualdeetako berriak ez ziren bihotz altxagarriak, baina, zaharrenek filosofo aire batekin zioten bezala, ekaitza jin bezala joaten zen, eta hau ere pasatuko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Ardoa edari pizgarria duk, eta bihotz-altxagarria, gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Hori zela-ta, bihotz-altxagarri gerta zitezkeen kantuak ugaldu ziren gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 190. orr.

Hori dena, egin duen aro ederrarekin batera, bihotz altxagarria gertatu zait.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Zinezkoa izan zela algara, ez presondegira datorren bisitariari zor zaion bihotz-altxagarri halamoduzkoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

4 zubi altxagarri

Azken lubakiaren barru-barruan, zubi altxagarriaren zimenduei erreparatu zien Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.

Eta zubi altxagarria jasota, zangaren gainetiko pasabide bihurtzen zenean, Loiolara abiatzen ginen, eta Astigarragara, eta Igeldora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Atzo, hoteletik irten, eta hirigunera heltzen hasiak ginela, itsasontziak igarotzeko zubi altxagarri bat goratzen ikusi ahal izan genuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 110. orr.

Nik, ordea, lepoa betiko burutik eta beste zerbait ikusi uste nuen: alegia, Dabid eta biok elkartzen gintuen zubia, zubi altxagarri batekin konpara daitekeela, eta oraingoz bi besoak ezin bereiziago daudela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.

Zubi altxagarrien ordez, lur mordoak daude, erretena behar den mailaraino betetzen dutela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus