Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altzairu eta porlanezko zatiak altxatu edota erretiratzeko metala mozteko gailuak eta altxagailu hidraulikoak baliatu zituzten, baita hondakinetan zuloak egiteko pikatxoiak ere. Berria - Mundua 2006-02-24
Ezerezari begira geratu zen, estu eta larri pentsatuz premiazkoa zela altxagailu elektrikoren bat asmatzea, janaria zuzenean plateretik ahora eramateko, eskuak batere erabili gabe. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.
Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Eta oraino soinu-altxagailua beharrien tutagarri zen eta horri kasu handia egin behar da, jendea solasean artzeko, beharriak ez zauritzeko, buru muineraino ekartzen baitu. Herria 2003-07-31
Altxagailu miragarriak ukan nituen Beloketik lehen paketa, eta beste batzuk handik eta hemendik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.