Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin biolin bat saldu zion markes baten etxetik bota zuten zerbitzari abisiniar batek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.
Berrogeita hamar mando ziren, salgai ederrez zamatuak, eta ororen buru, zela ederrez apaindua zegoen mando baten gainean, esklabo abisiniar galant bat zetorren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.
Abisiniarrek berrogeita hamar eguneko garizuma gogorra dute, eta hainbeste ahultzen dituena, non denbora luzean ezin izaten baitute ezer egin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.
Horiez gainera, Rafael Ruiz Balerdiren (Donostia, 1934-Altea,1992) Nahaspila I olioa eta Andres Nagelen (Donostia, 1947) Max Factor I eta Abisiniarrak Olifreyn collage-ak zaharberrituko ditu Bilboko museoak, datozen hilabeteetan. Berria - Kultura 2004-06-01