Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altura (garaiera edo goratasuna adierazteko, Euskaltzaindiaren Hiztegian altuera agertzen da) iz itsas zabala; itsas zabaleko arrantza. ik altuera.

Herrian alturako lonja berria egiteko premia zalantzan inor gutxik jartzen bazuen ere, herritar askok ez zuten begiko izan aukeratutako kokapena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Portu honetako alturako armadore ia guztiak dabiltza horrelakoetan.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Legatz kumeen arrantza «eutsi ezinezko tentazioa» dela ohartarazi du Ondarroako Alturako Ekoizleen Erakundeak (OPPAO).  Berria - Ekonomia   2004-05-12

2 alturako arrantza

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez, diruaren truke, behatzaileak tratu berezia ematen zien alturako arrantzan lan egiten duten zortzi ontzi jabeei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

3 alturako ontzi

Are gehiago, Belaustegik jakinarazi du Ondarroako alturako ontzi "asko eta asko" arrain kumeen negozioan dabiltzala.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Alturako ontzia omen da eta urrun zebilen arrantzan.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus