Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altuera (ETCn 8.937 agerraldi; orobat altura 229 agerraldi) 1 iz garaiera.

Neurtzen baldin bada hanka-puntetatik burugaineraino eta neurri hori eramaten bada luzatuta jarritako eskuetara, ikusiko da altuera eta zabaleraz berdinak direla, hain zuzen, eskuairarekin egiten diren karratuak bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Altuera eta pisua: 1,93 metro eta 75 kilo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Helduek badugu Gorputzaren Masa Indizea deritzon neurria, pisua eta altuera erabili behar dira kalkulatzeko.  Berria - Harian   2005-03-30

Bi metroko luzera, metro bateko zabalera eta metro erdiko altuera duen hilobian lurperatu genuen, ikurrinarekin eta esmeralda eskukada batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

Objektu baten altuera neurtzeko tresna egokia da tangentea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Hori lortzeko obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin, eta azken finean elementu guztiak jarri behar dira bakoitza bere proportzioaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Lasterka zihoanan eta pozik, besterik gabe, bere altuera bitan baden gari sail hartan barna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

1961ean, Ebro ibaiak Zaragoza parean, uholdean, ia 7 metro igo zuen uraren altuera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

-Zutabeak 52 metro inguruko altuera du, eta William Railton-en diseinuaren arabera eraiki zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Neurri aipagarrikoa da, 253 metroko luzeera eta 28 metroko zabalera baitauka eta bere gillatik puntu gorenera 50 metroko altuera baitu.  Berria - Mundua   2004-03-24

2 (deklinabide atzizkiekin)

Iparraldean Ate Beltzetik eta Cirith Ungolen barrena haize zorrotz eta izoztua zebilen lurraren altueran xuxurlaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 259. orr.

1.350 metroko altueran dago, eta horrek motorrei %20 eta 25 bitarteko indarra kentzen die.  Berria - Kirola   2004-04-17

39.000 oinetako altueran gaude, baina norbaitek aireportuko lurrean esandako hura datorkit gogora: hau adiskidantza eder baten hasiera izan liteke!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Kontuan izan beza 950eko altueran haize txarrak jotzen duela!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.

Gastu handia eta teknika eta lan handiak beharko zituen setiatzeko makina bat eraiki zuen, 125 oin altuerakoa eta 60 oin zabalerakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Gogoan dut haren aire hauskorra, oso garaiak diren zenbait pertsonengan ohi denez, alegia altuerak eragiten dien bertigoak konkorraraziko balitu bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.

Zenbateko altuera zure altimetroan?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 44. orr.

Sistiloan, altuera bederatzi eta erdi zatitan banatu behar da, eta horietako baten lodiera eman kolomaren diametroari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Borreroak, ofizioak emandako trebetasunez, eskatu zituen jakin nahi zituen datuak -28 urteko zorigaiztoko neska haren pisu eta altuera, esaterako-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Kokotsetik sudurraren oineraino, aurpegiaren altueraren hiruren bat neurtzen du; sudurraren oinetik bekainetaraino, beste heren bat; eta bekainetatik ile-sustraietaraino kopetak ere beste heren bat neurtzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Tenplu areostiloetan, diametroari altueraren zortzirena emanez egin behar dira kolomak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Bere altuerakoa da kasik, ile bilduak belarrien handia erakusten du, gingilaren gorria perlatxo beltzek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Etxe greziarrek ez daukate atriorik (VI, 7), Erroman insulae handiak edo altuerako blokeak eraikitzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Hormaren goiko aldean erretako adreiluarekin ilara bat egin behar da teilatuaren azpian, gutxi gorabehera oin eta erdiko altuerakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Herrixka, errekaren gaineko tontortxo batean, metro erdiko altuerako harresi batez inguratuta zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Harrizko hormak, irtengune eta arrakaladurarik gabeak, hogeita hamar oineko altuera zuen, gainaldean kanporanzko hegal batek koroaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

Koka dezagun eguzkia 10 graduko altueran 1628an, Vich herrialdean, inoiz ez bezalako harrijasa, 34 zentimetroko altueran dena zuri utzi zuela; harri batzuk bi librakoak bota omen zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Aurreneko aldian denak gelditzen dira harrituta zaldiaren altuerarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Ionosfera atmosferaren hirugarren geruza da, eta Lurretik 50 kilometrora hasi eta 500 kilometroko altueraraino iristen da.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Zortzi metroko altueratik erori zen lantegi bateko sabaia garbitzen ari zela eta larri eraman zuten Santiagoko erietxera.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Asteburu horretan bertan istripu larria izan zuen anaiak, Pirinioetan: hogeita bost metroko altueratik amildu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Leku horietan, aurrena lubetak egin behar dira, zabaleraz eta altueraz ahal denik eta handienak, gero harresien zimenduak ondo sartu lubetaren hondoan, eta gero, harresiak zabal eraiki, lurraren bultzadari erraz eusteko bezain zabal.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Altueraz ere, arrabete kentzen zigun, inoiz harrapatuko ez genion aldea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Bada Antartidan 3.000 metroko izotz jelatuko altuera duen eremurik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

Orduko zortziehun kilometroko lastertasunean eta minutuko hiru mila ehun eta hogeita hamar biratan, altuera galtzen ari naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Denboraren, espazioaren, altueraren, dimentsioaren zein kokapenaren desagerpena izango da.  Berria - Kultura   2004-08-11

3 (izenondoekin)

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Zeren, Jainkoak daki zer misterioz, burezurra handitu egiten da altuera handitan, eta lur mailan, behean, normala den kasko batek, tornuak bezalaxe estutzen dizkizu hezurrak hamar mila metrora zaudenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Herri handi eta jendetsua zen, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa.  Elizen arteko biblia   Dt 2,21

Iseka egiten zioten haren altuera txikiari, eta haren barreari, igeltxo batenaren pareko, behin baino gehiagotan Asanblea osoa barrez lehertzen jarri baitzuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Erne zen hazia eta mahatsondo mardul egin, altuera txikikoa izan arren.  Elizen arteko biblia   Ez 17,6

Ondoren, Harry joan zen; buruz aurrera astiro sartu eta lurrezko maldan behera irristatu zen, altuera gutxiko tunel baten hondoraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 272. orr.

Altuera apalean joango naiz Arraserantz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Dar-dar egiten sentitu zuen, eta utzi egin zuen; erratza airean geratu zen zintzilika, inork eutsi gabe, justu Harry gainera igotzeko altuera egokian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Horiek ez dute besteak bezain ondorio larririk, ez baitute altuera esanguratsu batetik salto egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Kanadarrek globo bat erabiliko dute ontzia altuera jakin batera eramateko.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Hobeki borrokatzen dela mairuaren aurka gure aurrean eta gure altuera berean dauzkagularik ezen ez mairua hor goian daudelarik, harrikadaka eta grabitatearen abantaila profitatuz, eta gu hemen behean, harrien eta grabitatearen ondorioak pairatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 361. orr.

4 (hitz elkartuetan)

-Mendi-altuera 1.140 metrokoan: urteko 600 litro prezipitazio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Faltan botatzen dut altuera jauzia, baina gaur egun ez dut konpetitzen. Marta Mendiak Espainiako altuera-jauziko txapelketan nagusitu zenean.  Berria - Kirola   2004-09-05

Aurpegia, kokotsetik hasi eta kopetaren goiko alderaino, ilearen sustraiak jaiotzen diren punturaino, gorputz-altuera guztiaren hamarretik bat izaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Halaber du belarriak behar baino sentikortasun handiagoa soinuaren altuera-aldaketekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Altuera gaitzak edo bronkitis batek jota.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

5 altuera-jauzi (orobat altura jauzi; Euskaltzaindiaren Hiztegian altuera(-)jauzi agertzen da) gorako jauzia.

Atenasera joateko larri ibiliko den bestea Eunice Barber, altuera jauzian Munduko txapelduna izango da.  Berria - Kirola   2004-07-09

Espainiako altuera-jauziko txapelketan.  Berria - Kirola   2004-08-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altuera du (8); altuera duen (4); altuera duten (3); altuera egokian (4); altuera emango (4); altuera ere (3); altuera eta (22); altuera eta pisua (5); altuera handiagoa (5); altuera handiko (8); altuera handikoa (3); altuera handitan (4); altuera hartu (7); altuera hori (6); altuera horretan (5); altuera izango (10); altuera izango du (3); altuera izango dute (4); altuera jakin (3); altuera jauzia (5); altuera jauziko (4); altuera modulu (3); altuera modulu batekoa (3); altuera zuen (7); altuerak ez (3); altueran dago (5); altueran eta (4); altueran haize (4); altueran haize txarrak (4); altueraren seiren (3); altueraren zazpiren (4); altueraren zazpiren bat (3); altueratik erori (7); altueratik erori zen (6); bateko altuera (3); baten altuera (5); bere altuera (5); bere altueraren (3); bitarteko altuera (6); bost metroko altueratik (5); da altuera (10); du altuera (3); du altueran (6); duen altueraren (4); dute altueran (4); erdiko altuera (6); eta altuera (20); eta altuera handiko (3); eta altueran (5); eta altueraz (4); eta erdiko altuera (5); horren altuera (3); inguruko altuera (5); izango du altueran (3); izango dute altueran (3); kapitelaren altuera (8); kolomen altuera (3); mendi altuera (3); metro inguruko altuera (4); metroko altuera (22); metroko altuera du (4); metroko altuera eta (4); metroko altuerako (5); metroko altueran (16); metroko altueran dago (5); metroko altuerara (5); metroko altuerara (5); metroko altueratik (11); metroko altueratik erori (5); oineko altuera (4); zentimetroko altuera (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus