Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altruista 1 izond altruismoz egiten dena.

Hor nonbait edukiko zuten ezkutaturik kontsumitzaile horiek txokolate marka jakin hori erosteko beharra, publizitate alorreko gizaki altruistei esker azaleratua: bejondeiela!  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Keynesek ez zuen kritikatzen marxismoa "gizakiaren joera altruistak gizartearen onerako ezarri ahal izateko helburuarengatik".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Ez nuen halakorik egin noski, miserablea iruditzen zitzaidalako sari bat -Florak esaten zuen bezala, helburu "altruista" baterako izanik ere- diruaren truke aldatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.

Irabazi nagusia mozkinaren zio egoista herri-zerbitzuaren zio altruistaren mende jartzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

Artista guztiak altruistak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Heldurik gabeko mundu batean bizi ziren, eta hain bihotz ausart eta altruista baineukan, salbatzaile izendatu nuen neure burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.

Eta euskal literatura arrasatzen duen estiloa ez da horixe besterik: guziz Nietzschez bestekoa: altruista, ahultzailea, kristaua, protestantea, sozialista, faltsoa, kobardea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

Emakumezkoak: menpekoak, norbaiti dagozkionak, ahulak, tentelak, ikaratiak, subjektiboak, sentiberak, pasiboak, altruistak, samurrak, edertasunaren ikurra, sexualki erreprimituak, atseginerako erreprimituak, emakumezkoaren izaera naturak moldatzen du, emakumezkoa gizonezkoaren aliatua da, etxeko lanen eta seme-alaben zaintzaren arduraduna delako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Horrez gain, uste dugu talde ekologisten kritikak kontuan hartu behar direla, erakunde altruistek (printzipioz bederen) eginak diren aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Zuk zeuk esana da gutunen batean bitxia dela amodioa: sentimendurik altruistena eta eskuzabalena batetik, maitearen alde edozein sakrifizio egiteko gertu paratzen gaituena; bestetik, baina, sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna, bere nahi hori besterik ikusten eta errespetatzen ez duena  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

2 (izen gisa)

Begira gizadiaz hain gora kezkatuak ageri diren altruista horiei, izatez arrunt gizatarra den kiratsa darie: ez dute inor maite.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus