Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon arteko adiskidetasunaren zentzu sakona altruismoa duk, hain zuzen ere: ez dugula bestea sakrifikatzerik nahi, ez dugula haren samurtasuna nahi, ez dugula ezertxo ere nahi, hitzik gabeko itun bati eustea besterik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Bestearengandik ezer bilatzen ez duen, ezer espero ez duen altruismoa? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.
Horregatik, Savaterrentzat, berdintasunaren aldeko ikuspegi ezkertiar edo aurrerakoian ez dago "inolako altruismorik, ongi ulertutako berekoikeria baizik". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.
Benetako norberarekiko maitasuna, ongi ulertutakoa, eta benetako altruismoa, hau ere ongi ulertutakoa, ez ote dira ba txanpon beraren bi aldeak? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.
Kontuan izan behar dugu bere buruarekiko maitasun hori altruismoaren benetako printzipioa dela Aristotelesentzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.