Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karabinero batek gibeletik oihu egin zion: "Alto! Non utzi ditun arroltzeak? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.
Oihu batzuk aditu baitzituen bat-batean: "¡Alto! ¡Alto! ¡Alto!". Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.
Lau bat edo falta zirenean zaindarien oihuak, alto! alto!, eta Lalinek eta Joxanek ziztu bizian furgoiko atzeko ateak itxi eta ihes egin zuten. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.
Eguerdian, zenbait zalapartari bilduak zeuden saretegia inguratzen ari zirela, eta alto adierazteko astirik eman gabe, tiroka egin zitzaion indar publikoari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.
"Alto, nor da!". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.
Dionisosek eskua jaso eta edalontziarekin batera "alto!" seinalea egin zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.
Alto keinuak errepide bazterretik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
'Alto!' egin zidan ustekabean eta ia erori nintzen, bere aurpegi zuria eta bere ile beltz zapal distiratsua ikusi nituenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Kilometro gutxira, Tolosatik irten gabe, guardia zibilek alto eman eta bertan hil zuten Etxebarrieta. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
Benjaminen atera iritsi zenean, han zegoen Ierias guardaburua, Xelemiasen seme eta Hananiasen biloba, eta Jeremias profetari alto eman eta esan zion: - Babiloniarrengana igarotzeko asmotan zabiltza zu. Elizen arteko biblia Jr 37,13
Aurrera egin zuen bere lagunak, baina jendarmeek, halako batean, alto eman zioten ostera, eta, eskuburdinak jarrita, Donapaulera eraman zuten pistolaren mehatxupean preso. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.
-Mugan harrapatu, eta "alto" emanez gero, ba al dakik zer esan behar duan? -galdetu zion behin norbaiti. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.
Agente batek altoa eman dio kamionetari bide erdira aterata. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 153. orr.
Baietz mutu bat egiten dut, abiaduraren handiagatik emon ziotela altoa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.
SSko ofizialek ez zioten altorik eman, bazekiten zertara zihoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.