Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alterno 1 izond korronte elektrikoez mintzatuz, periodikoki noranzkoa aldatzen duena.

Elektroentzefalogramak soinu asko jasotzen ditu: epilepsia dutenengan berezkoak direnak, neuronen aktibitate elektrikoak, eta burmuinetik kanpoko soinu elektrikoakelektrokardiogramak berak, eta korronte alternoak edo entxufeak sortzen dituzten soinuak, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Edisonek bere aurkariaren argindar sistema hobesten zuen exekuzioetarako, korronte alternoa heriotzarekin lotuz gero, etxe erabilerarako arriskutsuegitzat jo eta bere korronte zuzena hobetsi eta orokortuko zelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Edison korronte zuzenaren defendatzailearen eta George Westinghouse korronte alternoaren asmatzailearen artekoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

2 korronte alterno elektrizitate korronte aldizkatzailea.

Argindarraren bi handikien arteko borroka zegoen honen atzean: Thomas A. Edison korronte zuzenaren defendatzailearen eta George Westinghouse korronte alternoaren asmatzailearen artekoa. Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia -katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean- elektrokutatu zituen sistema honen bidez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

3 korronte alternoko motor (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Korronte alternoko motorrak korronte alternoaren bidez elikatzen diren motor elektrikoak dira. ETC-entziklopedia   Korronte alternoko motor, Wikipedia

Berak asmatutako korronte alternoko motorrak, adibidez, bigarren industria iraultzan murgildu gintuen. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 206 zbk., 2015 - urtarrila_ otsaila

Edonola ere, une hartarako Wall Street barrutian lurrak zenbat balio zuen kontuan hartuta, bestela ere azkar asko eramango zituzketen hara korronte alternoko motorrak edo argi-indar hornidura. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus