Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alternatibotasun iz alternatiboa denaren nolakotasuna.
Komunikazioaz mintzo garelarik, ez dago alternatibotasuna zerbait iraunkor bezala definitzerik, ingurumariak, subjektuak, gobernuak eta gizarteak aldatu egiten direlako, eten gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.
Alternatibotasunaren etiketapean 70 eta 80ko hamarraldietan mendebaldeko Europako zenbait alderdi komunistak landu zuten eredu komunikatiboak porrot egin zuen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.
Zeinuaren inbertsioak ez du alternatibotasunaren bermea ziurtatzen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.