Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren erronka honek eraginkortasun desberdineko hainbat erantzun alternatibo sortarazi zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.
Erromatar Inperioaren eta Indiako Britainiar Inperioaren historiak argudia daitezke estatu unibertsal baten eraketa politikoaren bi funtzio alternatibo nagusiak hauek direla erakusteko: botere inperiogilearen nagusitasunari eustea, eta desintegratzen ari den gizartearen gorputz sozialean bere parroki estatu izandakoen suntsipen edo kolapsoagatik sortzen den hutsune politikoa betetzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.
Sadek liburu honetan bide alternatibo bat erakusten du, libreagoa, atsegingarriagoa eta bakoitzaren gurari eta zaletasunekin begirunetsuagoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.
Kalkulu guztiak eginda zeuzkan Aloñak ordurako, ez baitzen alferrik kontaduriako txapelduna, altzari-den-da batean modu profesionalean, eta herriko UDBk, Berdeek eta ezker alternatibokoek zerrenda bateratua osatu dute lau departamendutan antolamendu alternatibo guztietan, borondatezkoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.
Euskarazko filmak erakusteko, sare alternatibo bat osatzea da gure nahia. Berria - Kultura 2004-12-21
Horregatixe joan zen Granadako eskualde hartara, jakin zuenean bazela inguru hartan mugimendu alternatibo bat, gizartearen ohiko bizimoduarekin apurtu nahi zuena: batzuek hippytzat zuten beren burua eta elkarrekin bizi ziren, komuna batean zein bestean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 13. orr.
Elorrietak uste du borroka ez dela "beste alternatiba bat, baizik eta ELA erakunde alternatibo bihurtzen duen lan tresna". Berria - Ekonomia 2004-11-27
Bi termino alternatibo soilekin, ala elementu diferente eta irregular askoren aniztasun konplexuarekin ulertuko dugu gizadia, kultura, egungo krisia? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.
Lockeren Giza adimenari buruzko entseiuak (E) ideien eta zientziaren teoria alternatibo oso bat sistematikoki eraikiko du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Nik ez dut, hemen, eredu alternatibo bakarra proposatu nahi. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.
Gizarte eredu alternatibo bat nahi dugu, bestelako Euskal Herri bat, non politika ekonomikoa gizartean oinarrituta egongo den. Berria - Harian 2006-05-02
Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek egindako txostenak dio SAren zuzenketa ezin dela testu alternatibo gisa kalifikatu. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Ekonomian sarritan gertatzen den bezala, eztabaida azken finean balioen gainekoa da, ez helburu komunak iristeko erabil daitezkeen neurri alternatiboen gainekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Zenbait autorek, bertuteen sistema alternatibo baten defendatzaile gisa aurkezten du Nietzsche. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Zientzia ekonomikoa bere planteamenduen birformulazio bat ikusten ari da, eta gero eta indartsuago ageri zaigu ekonomia alternatibo hori, ekonomia ekologikoa alegia, natur baliabide guztiak Ekonomiaren aztergaitzat hartzen dituena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.
Informazio-iturri alternatiboen eskaera gero eta handiagoa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Argitaletxe alternatiboa da, irabazien zati handi bat ongintzazko zereginetan gastatzen duena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 128. orr.
Hiri plangintza Alternatiborako Bulegoak Pasaian egin duen lanaren bi adibide Ziriza etxea eta Ondartxoko Azkorreta ontziola dira. Berria - Kultura 2004-05-23
Lau urte du sortua dela Gatuzain argitaletxea Baionan, liburugintza alternatibo bat sortu nahiz, gai sozial eta politikoak frantsesez eta euskaraz plazaratuz. Herria 2002-09-05
Garai bateko beren sistema lehiakideak Benetako Jainko Bakarrarengana hurbiltzeko beste hainbat era alternatibo direla, ikuspen beatifikoaren hainbat ikuspegi partzial eskaintzen dituzten bideetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.
Hilabete batzuk lehenago era guztiz bidegabean leporatu zidaten plagio afera zela medio nire liburu berria argitaletxe handi batekin atera ezin nuenez, gutxien gutxienez, argitaletxe alternatibo batekin ateratzeko aukera kontuan hartzeko iradoki zidaten lagun idazleek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 187. orr.
Gure kultur egitaraua oso duina izan da, baina erakundeei ez zaie interesatu antzoki alternatiborik egotea. Berria - Kultura 2004-03-09
UDBk, Berdeek eta ezker alternatibokoek zerrenda bateratua osatu dute lau departamendutan. Berria - Mundua 2004-03-21
Raul Montenegro biologo Argentinarra, Bianca Jagger Nikaraguako ekintzailea eta Errusiako Memorial erakundeak jasoko dute gaur Suediako Legebiltzarrean Bizibide Zuzena saria (Right Livelihood Award), Nobel sari alternatibo gisa ezagutzen dena. Berria - Gaiak 2004-12-09
Aipatu dudan beste Alemania alternatibo horren hiritar ziren Hans eta Anne. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.
Diru-denbora horrek tiraka bezala zaramatza Ezdakitnongo putzu ikusgarria begiztatzera, mapetako mundua pintarraturik daukaten puntu interesgarri ofizial edo alternatibo horietako batera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Politikaren zeregina une honetan borroka berri hauek hartu eta programa politiko alternatibo bat bideratzea da. Berria - Mundua 2004-06-27
Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.
Alternatiboa oso hitz ederra da; inoiz irudikatu dugun paradisuari atxiki diogun adjektibo xarmangarria: eskola alternatiboak, harreman alternatiboak, eremu alternatiboa, prentsa alternatiboa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.
Begi-bistakoa da eraldatutako materiala eta hura eraldatzeko lanabesak elkarren osagarriak direla, ez alternatiboak -ez ordezkagarriak-. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.
Eredu zaharkituaren ukaziotik sortu nahi den modelo arnasberritua da alternatiboa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.
Antolatzailea Bruselako hainbat alternatibo biltzen dituen Louise Paul Boon zirkulua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.
Dieta alternatiboak, elikagai edo elikagai talde batzuen borondatezko murrizketagatik dieta orekatuaz bereizten direnak dira. ETC-entziklopedia Dieta alternatibo, Wikipedia
Nazio garatuak -erabakitasun handiagoaz (EEE-Japonia) edo txikiagoaz (Estatu Batuak)- erronka hori gainditzen saiatu ziren, energia aurrezteko programak eta energia alternatiboak bultzatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Energia alternatiboak garatzeko ikerketak hasiko dituzte, hain zuzen ere, eta nola egurretik eta laboreetatik etanola atera ahal izateko ikerketak. Berria - Mundua 2006-02-02
Hiru sektorek izan dute tirriarik handiena: apainketa eta zurezko etxeko guneek, eta elektrika edo petrolioaren energia alternatiboak proposatzen dituzten tresnek. Herria 2005-10-20
Eskuin alternatiboa eskuin politiko eskuineko eta eskuin muturreko ideologiak uztartzen dituen talde heterogeneoari deritzo. ETC-entziklopedia Eskuin alternatibo, Wikipedia
Baina baita belarrira eskuin muturreko ideiak xuxurlatuko dizkioten ahotsez ere -alt-right edo eskuin alternatiboa, haien definizio modernoan-. ETC-prentsa Berria, 2016-11-20
Post-egiarekin batera, beste eufemismo bat dago boladan, alt-right edo eskuin alternatiboa delakoa, faxismoaren mutazio hori zuritzeko erabiltzen dena. ETC-prentsa Argia, 2017-02-26
Hezkuntza alternatiboa edo hezkuntza ez tradizionala pedagogia tradizionaletik bereizten diren metodo pedagogiko guziak izendatzeko erabiltzen den termino orokorra da. Hezkuntza alternatibotzat har daitezkeen hezkuntza prozesu asko daude, eta bakoitzak bere ezaugarri eta oinarriak ditu. ETC-entziklopedia Hezkuntza alternatibo, Wikipedia
Hezkuntza alternatiboak (libertarioa, batez ere) lantzen ari dira ikastaroan, besteak beste, Freinet, Illich eta Goodmanen pedagogietan oinarrituta. ETC-prentsa Berria, 2008-07-25
Eta haien atzean, nagusiki, emakumeak zeuden: "Burujabe izaten hasi ginen: kooperatibak antolatu genituen haurrei hezkuntza alternatiboa emateko, eta etxean jakiak prestatzen genituen bisitariei saltzeko". ETC-prentsa Berria, 2014-02-20
Hezkuntza oso inportantea dela uste dut, baina ez ezarritako hezkuntza, baizik eta gaur egun hezkuntza alternatiboa esango genukeena, beste balioak eskaintzen dituen hezkuntza. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 227_ 228 zbk., 2018 - uztaila_ urria
Buruari bueltaka ibili nintzen, eta pentsatu nuen izan zitekeela psikiatrarena baino irtenbide hoberik; bazirela, beharbada, beste aukera batzuk, sendagai kimikoetatik kanpo, medikuntza alternatiboan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.
alternatibo bat (28); alternatibo bat aurkeztu (3); alternatibo baten (8); alternatibo daude (3); alternatibo eta (6); alternatibo gisa (9); alternatibo hori (5); alternatibo horren (3); alternatiboa aurkeztu (5); alternatiboa aurkeztuko (3); alternatiboa da (3); alternatiboa egin (4); alternatiboa egiten (3); alternatiboa ere (3); alternatiboa eta (3); alternatiboa izan (4); alternatiboak dira (3); alternatiboak ere (3); alternatiboak eta (5); alternatiboak garatzeko (3); alternatiboak gizarte (3); alternatiboen alde (4); alternatiboen arteko (3); alternatiborik ez (3); azoka alternatiboa (3); bide alternatibo (5); bide alternatiboa (4); bide alternatiboak (6); country alternatiboa (3); country alternatiboaren (3); energia alternatiboak (5); eredu alternatibo (5); eredu alternatibo bat (3); eredu alternatiboa (4); eta alternatiboa (4); eta alternatiboko (3); foro alternatiboa (3); foro alternatiboan (4); ganbera alternatibo (3); ganbera alternatiboa (3); gobernu alternatiboa (3); gune alternatiboak (3); hautagaitza alternatiboa (3); iturri alternatiboen (3); komunikabide alternatiboen (7); komunikabide alternatiboen gazte (4); modu alternatiboak (3); musika alternatiboen (3); nobel sari alternatiboak (4); plan alternatiboa (11); plan alternatiboa aurkeztu (4); testu alternatibo (9); testu alternatibo gisa (4); testu alternatiboaren (3); zerrenda alternatiboa (3)