Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alternatibista izond alternatibaten aldekoa.
Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.
Pentsamendu alternatibistarentzat erroak edukitzea espirituak kateak edukitzea da nonbait: gero, batentzat, burdinazko atxikitasun horri sendo eutsiz egiten gara gizon-emakume jatorrak (Maurras); bestearentzat, burdina horiek apurtuz eta "deserrotuz" bakarrik lortzen dugu egiazki gizatasuna (Finkielkraut). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.
Planteamolde alternatibista inkisitorea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.