Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, irakasleak, batzuetan, ez zuen ondo aditzen igarritakoa eta, besteetan, alternatibarik ezean, guk esandakoa botatzea beste erremediorik ez zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 30. orr.
Oso lantegi txarra da alternatibak asmatzen ibili behar hau, baina txikitatik erakutsi digute ez dela aski ez dugula nahi esatea: jakin egin behar zer nahi dugun, zer izan nahi dugun. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Honek berak nahikoa erakusten du alternatiben abiapuntuko bertako desoreka. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Ikerketa horren ondorioz ateratako alternatibak gauzatzeko konpromisoa hartuko du Udalak. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
IUk indarra izan duen aldiro eskuinari gauzak zaildu dizkio, eta ezkerreko alternatibak eratu ditu. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Alor horietan zein egoera zegoen ikusi eta alternatibak planteatzen saiatu ginen. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Baina, itxuraz, enboliak eman aurretik baino zuhurtasun handiagoa zuen, berehala ulertu baitzuen aukera hura hartu edo uztekoa zela, eta ez zegoela beste alternatibarik hezurtegia baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.
Horiez beste alternatibarik ez dago, hotsen ohiko igorpenari dagokionez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.
Langabeziaren eta langileen soldaten beheraldiaren arteko alternatibari uko egiteak, izan ere, langile mehatxatuen enpleguaren barne-baldintzei nahiz Iparraren eta Hegoaren arteko konkurrentziaren baldintzei eragitea esan nahi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Muturreko merkatu-ekonomiaren edo merkatu askearen alternatibarik ez dagoela diotenei esan beharko litzaieke, Noam Chomsky intelektual zorrotzak hainbat aldiz azpimarratu izan duen bidetik, badagoela merkatu askeko ekonomiarentzat alternatibarik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.
Gerta litekeena da, ordea, hori ez planteamendu txarra bakarrik, baizik ez izatea planteamendurik batere, aldez aurretik alternatibaren maneran erabakita aurkezten duelako soluzioaren forma posible bakarra (bai/ez, zernola-ren kontsiderazio gabe ezertarako). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.
Ondorioz, eredu nomologiko deduktiboan oinarrituriko azalpenari buruzko teoriari alternatibak ugaldu zaizkio: alde batetik, alternatibak eremu epistemikoari dagozkion elementuetan soilik oinarrituz (legeak, usteak eta gisakoak); eta bestetik, alternatibetan eremu ontologikoari dagozkion osagaiak txertatuz, hala nola ezinbestekotasuna, kausazioa edo bateratzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Bere armadarentzat Mendebaldeko teknikaren hastapenak onartzean, jada sartua zuen gaitz askoren hasiera izan zitekeena; hasia zuen kultur iraultza bat, azkenean jemendarrak alternatibarik gabe beren biluztasuna Mendebaldeko oihalez egindako jantzi osoz estaltzera eramango zituena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.
Alternatibak baina, ez dakar alegrantziarik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 206. orr.
Irunberrin egin nahi izan zituzten bi urtegien alternatibatzat aztertzen hasi zen Ebroko Ur Konfederazioa Itoizkoa. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 19. orr.
Ez da, inondik ere, historia tradizionalaren alternatibazko "beste (lako) " historia bat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.
Bigarrenik, epistemologia kartesiarrari eman zaizkion erantzun zehatz batzuk hartuko dira kontuan, eta, azkenik, kartesianismoaz haragoko alternatiba epistemologikoak erakutsiko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Alternatiba narratiboak proposatu ditut haztamuka, gure fatu propioaren kurba bakar halabeharrezkoa saihestu ezin izan arren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.
Nahi izatera, "alternatiba kritikoez" hitz egin genezake, baina pluralean beti ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.
Ez litzateke zuzena, bestalde, ezinbesteko tentsio hori bi alternatiba muturrekoen artean erabakitzea: haustura edo traizioarena ("Espiritualak" deituriko XIV. mendeko taldearen ikuspuntua) ala Jainkoak bere probidentziaz erabakia zuen garapen organikoarena (San Bonabenturaren ikuspuntua). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
Bertze mundu bat eraiki daiteke, eta Euskal Herrian burutu diren ekimenak, laborantza mailako garapen iraunkorra bezala, liberalismoaren aurkako alternatiba zehatzak dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Kapitalismoaren alternatiba eraginkor bat sortzeko oinarriak dira horiek. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Hegoaldeko herrialdeetan, aldiz, historikoki errenta baxua izan duten herrialdeak dira, gutxi birziklatzen dute, eta isurketaren aldeko hautua egin dute, alternatiba merkeena delako. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
alternatiba aurkeztu (6); alternatiba bakarra (29); alternatiba bat (52); alternatiba batzuk (7); alternatiba berriak (6); alternatiba da (11); alternatiba dela (7); alternatiba demokratikoa (13); alternatiba demokratikoaren (7); alternatiba eratzeko (6); alternatiba gisa (24); alternatiba hori (6); alternatiba izan (27); alternatiba izan nahi (16); alternatiba izango (12); alternatiba izango den (7); alternatiba izatea (7); alternatiba izateari (7); alternatiba izateari uko (6); alternatiba izateko (17); alternatiba politiko (7); benetako alternatiba (14); beste alternatiba (13); da alternatiba (16); duen alternatiba (7); eajren alternatiba (11); eta alternatiba (31); ezkerreko alternatiba (10); gobernu alternatiba (10); gobernuaren alternatiba (7); kas alternatiba (10); nazionalismoaren alternatiba (10); ppren alternatiba (8); upnren alternatiba (12)