Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina igual entzungo da kanpai hotsa, pentsatuko duzu, itsaspeko sakontasun abisaletan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.
· irud/hed Bere begiradaren lerro zuzenak abiadura abisal eta urduri batean arrastaka eramango balu bezala zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.
Ozeanoaren hondo abisalean murgiltzen nindunan, nik bakarrik ikusten nituen munstroz, pertsonaiez eta paisaia ilunez inguraturik. ETC-literatura, saiakera Ospitalekoak, Mikel Antza, Susa, 2010
Hondo abisaletan sentitu berritan, gutxienez flotatzen sentitzen zara orain. ETC-literatura, saiakera 50, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2014
Hondo abisal batean edo muino garai batean, horren ondoko jatetxearen apaingarri? ETC-literatura, saiakera Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018
Iluntze hartan emakumeak beso bat bendaz bildua eta lepotik xingolaz eskegia zerabilen, begietako zuloetan hondo abisalak zituen eta, batez bestekoan, zoramenaren labar-ertzean ekilibrista zebilela erraz antzematen zitzaion. ETC-prentsa Berria, 2008-10-12
Gauza bat zait kontsolagarri: han nonbait, itsas hondo abisaletan edo, izango dela iritsi ez eta irudikatu ere ezin dugun leku bat. ETC-prentsa Berria, 2015-01-23
Hodi hidrotermaletatik gertu bizi diren animaliek zein itsas-hondo abisaletan bizi direnek ez dute eguzki argiaren energia erabiltzen. ETC-entziklopedia Animalia, Wikipedia
Gastropodoak ingurune askotan bizi dira: zelaietan, basoetan, basamortuetan eta mendietan; putzu txikietan, ibaietan eta lakuetan; estuario, uholde-lautada eta marearteko-zabalguneetan, itsaso zabalean eta hondo abisalean. ETC-entziklopedia Gastropoda, Wikipedia
Tipikoki, 10-15 km-ko sakonera izaten du, 5-10 km ozeanoetako lautada abisalen azpitik, beraz, munduko sakonera handienak (Marianetako fosa) ingurune hauetan daude kokatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Ikerketa genetikoek, ordea, Foraminiferaren barruan sailkatzea ekarri du. Lautada abisaletan bizi dira. ETC-entziklopedia Xenophyophorea, Wikipedia
Ordoki abisal: Arro ozeanikoaren itsas hondo hondoko sakoneko ordoki edo malda leuneko tokiak. ETC-entziklopedia Ordoki (argipena) Wikipedia
Gaskoiniako Landetako kostaldean zehar sortzen dituzten sedimentu jalkinak nagusia den ipar-mendebaldeko olatuei esker Bizkaiko golkoko ordoki abisalean galtzen dira. ETC-entziklopedia Capbretongo hobia, Wikipedia
Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek beren baitan dituzten teknika guztiak erabiltzen ditu. ETC-prentsa Berria, 2014-02-21