Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altaboz (ETCn 41 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian bozgorailu agertzen da) iz bozgorailua.

Hain ozen atera zaio ahotsa ezen saihetsen artean altaboz bat daukala iruditu zaion. aingeru guardako bat bezala izango naiz, disko-jogailuaren altabozak barruko patioetara aterako ditut bizilagunek nire bildumako kanturik leunenak entzun ditzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Ez dago altabozik, baina badirudi musika horrek haran osoa betetzen duela.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

Imanol deabru, españolista esaten zioten garaian; Imanol jaungoiko, Martuteneko kartzelan kontzertua eman eta altabozetan Sarrik eta Pikabeak ihes egitea lortu zutenean; edo Imanol etsai, beldurraren kontrako kontzertu hura antolatu zuenean.  Berria - Kultura   2004-06-27

'Ura ez da edatekoa, ura ez da edatekoa', ari ziren altabozetik haiek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus