Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Joseba izenekoari herenegun eman genion alta", esan zidan medikuak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Kutz doktorea, aldiz, arinki zauritua suertatu zen, eta bere etxean dago honezkero, alta eman baititote. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
Atzo eman zioten alta medikoa PPko legebiltzarkide Iñaki Oiartzabali. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Ez da zulorik egiten, ez da zundarik jartzen, eta minbizi kasu jakin batzuetan ahots-kordetako minbizia kasu, egunean bertan ematen zaio alta gaixoari. Berria - Gaiak 2004-10-15
Biharamunean ere Iurretara joan behar izan nuen, telebistako plantillan alta hartzeko paperak izenpetzera, telebistako pertsonal buruarekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.
Onuradun izateko betekizunak: Gizarte Segurantzan kideturik eta alta hartuta edo horren antzeko egoeran egotea eta urteko errentak 7.954 eurotik gorakoak ez izatea. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Gero, kontratua sinatzea, eta dei soil batez alta ematea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Langabezi saria amaituta beltzean ibili beharra dauka, autonomoetan alta emanez gero zulora doa-eta artez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 15. orr.
eman zioten alta (3)