Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alta1 1 ipar “haatik, bada; beraz; izan ere”, edo “hala ere; nahiz eta”-ren esangura eta erabilera bera duen lokailua.

Iranek uranioa aberasteari uzteko konpromisoa hartu zuenean, alta, berriz ireki zuten zentrala.  Berria - Mundua   2006-02-14

Washingtonen arabera, presidenteak dimisioa eman; alta, Aristidek boterea uztera behartu zutela salatu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-05

Frantziak berak ere ez du jatorriko frantses bezala hartzen, alta hala delarik.  Berria - Harian   2006-04-13

Legebiltzarrerako gaurko bozetatik aterako den erakundea lau urteko iraunkortasuna izango duela aintzat hartuta, alta, orain abiatzen den aro politiko berrian ordezkatuta egotea espero dute sunitek.  Berria - Harian   2005-12-15

Alta hitz emana zioten elkarri oldartu zitzaizkiela, duintasunaren eta lekuan lekukoak zirelako aitzakiaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

2 alta bada (orobat altabada g.er.) alta.

Alta bada, duela berrogei bat urte, gure Euskal Herri xumea, bere bi nagusiek zinez odolustu ondoan, ehorztera zihoazelarik, jazarri zitzaien bortizki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

Alta bada badakigu heresia ez dela bakarrik krimena, baina menturaz krimen guztietatik larriena, idatzia den bezala aipamenetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

Alta bada, etikarik gabeko politikarik onar eta eraman ote dezake herri batek, politika xede berri bati lotzeko garaietan gertatzen delarik, 60ko hamarkadan, hain zuzen, gertatu zen bezala gure Herria?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

Alta bada, Iruñean, Gasteizen ala Baionan ikasle gazte ginen denbora haietan, gutarik batzuek Alemaniako zelaien berri bazuten jadanik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Alta, bada, objektu baten presentziagatik, gehienetan objektuan denari pentsatu ohi da bereziki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 329. orr.

Alta bada, egiazko oasi bat omen da iturri xoko hori, arratsaldeko eguzki izigarria ahantzarazten diela erromesei, Hontanas urrunegi iduritzen zaielarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Alta bada, soldadu euskaldun bat baino gehiago hil zuten buruzagi militar frantziarrek berek, beren aginduei muzin egiteagatik, nabari-nabaria izan arren muzina frantsesez ez jakiteak eragina zela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 88. orr.

Alta bada, kontakizunaren hasieratik hori gaueko ikuspenez gertatzen denez, Onqelosek ez zuen zalantzarik bat ere ukan gauezko ikuspen horietan esandako hitzak halaxe, hitzez hitz, emateaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Alta bada, East Endeko bost laguneko familia batek astean xahutu behar zituen gutxienekoak, honako hauek ziren: alokairua 6 shilling; ogia 4 shilling; haragia 3,6; barazkiak 2,6; ikatza 1; tea 0,9; olioa 0,9; azukrea 0,9; esnea 0,6; xaboia 0,4; gurina [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Alta bada, ez nezakeen etxondoa segidarik gabe utz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Alta bada, poliziak abisua hartua zuen Christinek senarra hiltzeko gizon egoki baten xerka zebilela eta John Jopkingsi eman zioten agindua, emaztearekin harremanetan jartzeko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alta aski (3); alta azken (3); alta ba (8); alta bada (84); alta bere (5); alta beste (7); alta bi (3); alta bush (4); alta denbora (5); alta eman (3); alta eta (4); alta ez (48); alta ez da (8); alta ez du (3); alta ez dute (3); alta ez dutelarik (3); alta ez zen (4); alta ez zuen (3); alta ez zuten (3); alta gaurko (3); alta gure (4); alta hau (6); alta hau ere (3); alta hauk (4); alta hor (3); alta hori (4); alta lehen (5); alta partida (3); bat alta (4); da alta (4); delarik alta (4); dira alta (5); direlarik alta (3); du alta (5); duelarik alta (3); eta alta (4); ez da alta (3); ez zen alta (3); ez zuen alta (4); zelarik alta (3); zen alta (8); zioten alta (4); zirelarik alta (3); ziren alta (3); zuen alta (6); zutelarik alta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus