Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alsaziar (orobat altsaziar g.er.) izlag/izond/iz Alsaziakoa, Alsaziari dagokiona, Alsaziako biztanlea.

Haren berri eskatu nuenean, animalia hura Moro zela esan zidaten, etxeko artzain altsaziarra, nire aurreko bisitaldian ikusi nuen berbera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

Behar da erran Hapa Hapa-ko lagunak arras talendu handiko musikariak dituela: Bristol eskualdeko Dominic Earl inglesa, Pierre Hartmann alsaziarra, Kiki Graciet baionesa, Kristof Ithurritze uztariztarra eta Didier Etxeberria ezpeletarra.  Herria   2005-04-14

Estrasburgokoa da Yves Meyer, alsaziarra, eta Euskal Herriarekin, euskararekin eta euskaldun batekin maiteminduta dago.  Berria - Harian   2005-03-13

Bretoiak, itsasora ohituagoa alsaziarra baino, itsasontzi bat ikusi du badian geldituta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.

Hor ziren soldado batzu, aleman edo altsaziarrak, Oradour-en zirenak bainan ez hobendunak.  Herria   2004-06-03

", galdetu du alsaziarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Alsaziarrak, Bordeleko ardoa, eskuak bete botila bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Bere entzule ikasiek xeheki jasotzen dituzte beren dialekto aleman-alsaziarrean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Nire atzean Ottok, Bavariako sukaldari alsaziarrak, isilean itxi zuen atea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Bi zakur alsaziar heldu dira aldats behera galapan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.

Bazuen, harekin, alsaziar lagun bat, hain xuxen, jantzien sailean lan egiten zuena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.

Ama, berriz, Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa, garai hartan ederra oraindik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus