Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alproja 1 izond pertsonez mintzatuz, alferra edo zabarra.

-Emazteak egin zuen -jarraitu zuen Pliushkinek-, baina giltzain alproja horrek ez du batere zaindu, itxi gabe utzi zuen botila; gizatxarra ez bestena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.

Nozdriov zen nor hura, eta esan gabe doa bereak eta asto beltzarenak hartu zituela, hala nola hartzen baititu soilik sindiku alproja batek edo kotxezain batek kapitan zaildu eta asko bidaiatu batengandik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Timoshka eskribauak bete zuen haren tokia, baina administratzaileari buruzko ikerketa bat egitera bidalia zuten, administratzailea mozkorra, alproja eta lotsagabea zelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

2 (izen gisa)

Baina maltzurkeria besterik ez zerabilek alproja horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

Alproja galanta hi!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Ea, orain hoa janztera, segituan izango nauk berriro hirekin: errieta egin behar zioat administratzaileari, alproja galanta duk eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Ez da gisakoa hura bezalako gizon bat lapur eta alprojekin nahastea! -esan zuen printzeak sutsuki.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

3 (izenondoekin)

Alproja hutsa haiz!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.

Garaile ustekoak alproja zikin batzuk besterik ez dira eta itxuraz galtzaile direnak edota bizitza gordinari hagina sartu ezinik dabiltzanak izaten dira zintzoenak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alproja bat (7); alproja batek (4); alproja eta (5); alproja galanta (7); alproja galantak (4); alproja halakoa (3); alproja hark (7); alproja hori (10); alproja horrek (11); alproja horri (3); alproja hutsa (9); alproja hutsa da (4); alproja taldearen (3); eta alproja (5); zen alproja (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus