Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alportxa iz telazko zerrenda sendoa, bi muturretan bi boltsa eratzen dituena.

Hiria mendean hartzen duen muinoaren gaineko orube abandonatura heldu zirenean, Gorkak itsuaren alportxa zabaldu, eta barruko dirua ateratzeari ekin zion mantso-mantso.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Euskal Herrian pausatu dut beraz ondarrean nere alportxa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

Kabina barrutik larruzko alportxa eskuratu, eta au revoir!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Mendian gora joatean, edozein alportxa, den arinena ere, harkaitza bezain zama astuna bihurtzen da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Urria bukatu da ekarriz larrazken itxura goxoa; gure usozaleak ilun aire batekin dire menditik jausten, alportxa arinxko, beti bezala biharamunaren itxaropenaz gaindituak.  Herria   2002-11-07

Arnaldok bere alportxatik hartu zuen bere partea, gaineratekoa ilobarendako zuen, han, egunekoaren puxka bat hobetzeko, Orreagako gainetan den oihan haundian bizi baitzen, urdezain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Ahmetek bere alportxetatik ogia eta belar-usaineko gazta atera zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus