Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alpiste iz adkor jatena.
Enpresari txikiak sar diezagukeen ziria askozaz ere txikiagoa da multiestatalek egin izan ohi dizkiguten iruzurrak baino: dendari koxkorrak gaurko alpistea irabazi du baina biharkoa eskuratzeko hortxe egon beharko du, engainatu duenez, berriro etorriko ez zaion bezeroaren zain, alferrik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.
Inoiz, ohiko produktuekin osatzen du bere eskaintza (kolakao, letxu eta tipulak, umeentzako litxarreriak), eta, aitor dezagun, bere alpiste-bidea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
-Ez, gero beti alpistea erosten ibili beharra dago eta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 171. orr.