Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abioneta (ETCn 51 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian hegazkin arin agertzen da, ETCn 100 agerraldi) iz abioi txikia, potentzia txikiko motorra duena.

Aldiro eztulka eta itoka hasten den abioneta horietakoa izango da, zeharo izututa egingo dut bidaia osoa eta, hala ere, lurraldea estimatzeko gauza izango naiz, airetik, ikaragarri ederra baita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Eta abioneten gainean aireko ekilibristak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.

Santoñako gertaldiaren inguruan gauza bat zegoen guztientzat argi, eta hori kontatu nahiko zion notarioari: beren burua entregatu zuten gudarien aurrean jartzeko Ajuriagerra Miarritzetik Santoñara abionetaz itzuli izanak -eta hori eginez bere heriotza kondena sinatu zuen-, hots, burukide bakar baten portaerak, duintasuna eman zien gainerako guztiei.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Hamabi gizonen besoak Canadian Rescue Service-ko abionetari agurka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus