Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alpino 1 izond/izlag Alpeetako, Alpeei dagokiena.

Badira italierarekin zerikusi gutxi edo batere ez duten hizkuntzak entsaladaren konposizioan: Aostan eta Piamonteko Alpeetan, italieraz gainera, frantsesa eta franko-okzitaniera hitz egiten dira; okzitaniera, Piamonteko Alpeetan eta Calabriako komunan; alemana, Alto Adigen eta hainbat lurralde alpinotan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Eremu txikian, gune atlantikoak, mediterranearrak eta alpinoak (Pirinioak) daude Euskal Herrian, Arraza "alpinoa", esklabo perfektua.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Eski alpinoa, super erraldoia (giz.).  Berria - Harian   2006-02-09

Eski alpinoa: Konbinatua (gizonezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

Abiadura patinajea pista laburrean, eski jauziak, eski alpinoa, iraupen eskia.  Berria - Harian   2006-02-09

Inork ez du horrelakorik lortu eski alpinoan.  Berria - Kirola   2006-02-28

Millerrek eski alpinoko bost probatan domina irabazteko aukerak zituen, baina esku hutsik itzuli da AEBetara.  Berria - Kirola   2006-02-28

Plazaren erdian, erresistentzia gogorarazten duen brontzezko eskultura handi samar bat, alpino jantzian dauden soldadu batzuekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

2 eski alpino

Akrobaziak eta eski alpinoa uztartzen ditu eski artistikoak, eta esparru horretan Euskal Herriak badu zer erranik.  Berria - Kirola   2006-03-09

Kroaziarrak, berriz, Bad Kleinkircheimgo super-erraldoia irabazi zuen, eta eski alpinoko bost diziplinetan irabazi duten hiru eskiatzaileetako bat bilakatu da.  Berria - Kirola   2006-01-17

Aamodt eta Kostelic Neguko Olinpiar Jokoen historian sartu dira, ez baitu beste inork eski alpinoan urrezko lau domina irabazterik lortu.  Berria - Kirola   2006-02-19

3 eskiatzaile alpino (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi duen eskiatzaile alpinoa da Kostelic. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-13

Lindsey Caroline Vonn, jaiotza-izenaz Lindsey Caroline Kildow, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia da. ETC-entziklopedia   Lindsey Vonn, Wikipedia

4 klima alpino (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Mendialdeko klima (baita goimendietako klima edo klima alpinoa ere) eskualde menditsuetako klima mota da, zona klimatikoa edozein delarik ere. ETC-entziklopedia   Mendialdeko klima, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eski alpinoa (28); eski alpinoan (6); eski alpinoko bost (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus