Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alpinista izond/iz alpinismoa praktikatzen duena.

Euskal Herriko mendizale, eskalatzaile eta alpinisteri, bai-eta orokorkiago mendia maite duten guzieri eskainia da.  Herria   2004-04-15

Alpinista batek eztul egiten duela, eta elur-jausia abiarazten du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Haietako bakar batek ere ez zuela beragandik hartu mendirako grina, Gino kenduta, anaia zaharrena, alpinista bikaina baitzen eta tontor zail-zailetara igotzen baitzen bere adiskide batekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Lafaille alpinista zaildua dela diote, eta halako egoeretan eskarmenturik baduela.  Berria - Kirola   2006-01-31

Mikel Zabalza iruindar alpinista Himalaiarat joango da negu huntan, zortzi milaz goitiko Broad Peak gailurra igotzera.  Herria   2002-11-28

Jean Christophe Lafaille alpinista frantziarra galduta dago Makalu mendian, Himalayan.  Berria - Kirola   2006-01-31

Alpinista-txano berde argiko gizon hura zen agian?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Mikelen burutik irudiak bata bestearen atzetik igarotzen ziren: auto bat txiki-txiki eginda, Luis lehengusua, Otxarkoagako auzo elkarteko lehendakaria, San Frantziskoko jende multikolorea, Aitor kazetari alpinista, Dionisosen ardoak, espageti erreak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus