Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alpetar 1 izond Alpeetakoa, Alpeetan bizi dena.

Handik gora, soilik landare alpetarrak, ez zuhaitzak (erreparatu, nola landaredi goitar horri alpetarra deitu zitzaion, orduan mendi altuagorik ezagutzen ez genuelako).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Lapurtarrek jokalari guztiekin jokatu ahal izan zuten lehen aldiz, baina, halere, alpetarrak gehiago izan ziren eta 2-4 gailendu ziren.  Berria - Kirola   2004-09-18

Badaezpada tentuz hartzeko aurkaria zen Grenoble, baina alpetarrek ez dute inoiz Miarritzeren laugarren garaipena arriskuan jarri.  Berria - Kirola   2004-09-05

Jokalari handiak dituzte alpetarrek, baina Hormadi jokalari bat gutxiago eta bi gutxiago zituela baliatu zuten 2-0 aitzineratzeko.  Berria - Kirola   2004-03-03

Barda jokatutako partidari dagokionez, alpetarrek ederki erakutsi dute nolako maila duten, sailkapen fasean lehen postuan amaitu ondoan Ekialdeko multzoan.  Berria - Kirola   2004-01-11

Alpetarrek jokalari garrantzitsuak fitxatu zituzten hastapenean: Meunier, Amar, eta Forsell eta Bayon finlandiarrak.  Berria - Kirola   2004-01-13

3 alpetar basahuntz (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Alpetar basahuntz Alpeetako basahuntza: "Capra ibex". ETC-entziklopedia   Basahuntz, Wikipedia

Garai honetakoak dira 1.000-1.400 metrora dauden mendiko babeslekuak, non ehiztariak udazkenean joaten baitziren alpetar basahuntza harrapatzeko. ETC-entziklopedia   Epigravettiarra, Wikipedia

Bere taxonomia zalantzazkoa da, batzuek alpetar basahuntzaren ("Capra ibex") azpiespezietzat jotzen dutelako. Hala ere, badaude bost azpiespezie dituela esaten dutenak. ETC-entziklopedia   Siberiako basahuntz, Wikipedia

4 alpetar belarrihandi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Belarrihandi grisarekin gertatu bezala, honen itxura "P. auritusenaren" oso antzekoa da. Alpetar belarrihandiaren sabelaldea ere zurixka da. ETC-entziklopedia   Iparraldeko belarrihandi arre, Wikipedia

5 alpetar eski (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi)

Alpetar eskia edo jaitsierako eskia eskiaren modalitate bat da. ETC-entziklopedia   Alpetar eski, Wikipedia

I. Munduko Alpetar Eski Txapelketa Alpeak Alpeetako Mürren (Suitza) herrian ospatu zen, 1931ko otsailaren 19a eta 23a bitartean, Nazioarteko Eski Federazioak (NEF) eta Suitzako Eski Elkarteak antolatuta. ETC-entziklopedia   1931ko Munduko Alpetar Eski Txapelketa, Wikipedia

Luge, bobsleigh eta alpetar eski ekitaldiak Xiaohaituo mendialdean egingo dira, Yanqing konderrian, Beijing erdialdetik 90 kilometrotara. ETC-entziklopedia   2022ko Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia

Akrobaziazko eskia alpetar eski edo eski alpetarraren modalitate bat da, non eskiatzaileek saltoak eta trukoak egin behar dituzten. ETC-entziklopedia   Akrobaziazko eski, Wikipedia

Mendi elkarte honek hartu zuen nolabait Ski Club Tolosanoren lekukoa: aurrekoek egin ohi zuten moduan alpetar eskia praktikatzen hasi, baina gerora landan zeharko eskira pasa ziren. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-05

Alpetar eskian jarduteko irteera antolatu du Besaidek apirilerako. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-03-27

6 alpetar kakalardo adarluze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Alpetar kakalardo adarluze ("Rosalia alpina"). ETC-entziklopedia   Cerambycidae, Wikipedia

7 alpetar marmota (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Alpetar marmota edo Pirinioetako marmota ("Marmota marmota") Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. ETC-entziklopedia   Alpetar marmota, Wikipedia

8 alpetar orogenia (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Alpetar orogenia Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar, Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioz garatutako orogenia da. ETC-entziklopedia   Alpetar orogenia, Wikipedia

9 basahuntz alpetar (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Basahuntz alpetar eta chamois ugari ikusi ditugu, larreetan lasai bazkatzen. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-09

Zenbait animalia espezie desagertu edo desagertzeko zorian suertatuko ziren -ugatza, basahuntz alpetarra, sarrioa, etab-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mendi literatura, Haritz Monreal Zarraonandia, EHU/UPV, 2017

Gurdi batek lagundurik, ordezkaritza honek Tragelaphus kudu bat edo basahuntz alpetar bat dakarte, larruekin jantzita daude, baina ez dira belzkarak. ETC-entziklopedia   Persepolis, Wikipedia

10 eski alpetar (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Eski Alpetarra: Eski-estazioetan praktikatutakoa. ETC-entziklopedia   Eski, Wikipedia

Giuliana Chenal Minuzzo (Italia, eski alpetarra), zin olinpikoa kirolari guztien izenean esan zuen lehen emakumea izan zen. ETC-entziklopedia   1956ko Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia

Neguan oso popularrak dira iraupeneko eskia eta telemark eskia, eta azken hamarkadetan, kalitate handiko eski alpetarra garatu da kostaldeko mendikatean eta Mendi Harritsuetan, baita Shuswap eta Columbia mendietako lur garaietako hegoaldeko eremuetan ere. ETC-entziklopedia   Columbia Britainiarra, Wikipedia

Besteak beste, 1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2003ko Munduko Eski Alpetar Txapelketa egin ziren Saint-Moritzen. ETC-entziklopedia   Saint-Moritz, Wikipedia

Eski alpetarra egiteko irteera antolatu du Murrukixu Mendi Taldeak otsailaren 18rako eta 19rako. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-01-27

Besaide neurrirako eskaintzak prestatzen dabil eski alpetarra egitera joateko, hau da, asteburu osoko irteerak, eta baita egun bakarretakoak ere (Formigalera). ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-01-25

11 estai alpetar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Landarediaren kasuan, bi estai bioklimatiko bereiz daitezke: 2.200 metrotik gorako estai alpetarra eta horren azpian hedatzen den estai subalpetarra. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

4.000 metrora, berriz, estai alpetarra hasten da, eta larre argi bat du bereizgarri. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Estai alpetar eta azpialpetarreko harkaizti kalkareoak dira espezie honen bizilekua txitatze-garaian, udaberri amaieran eta udan. ETC-entziklopedia   Harkaitz-txori, Wikipedia

12 marmota alpetar (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Marmota alpetarra 50-58 cm luze da buztanik gabe, eta 13-16 cm-ko buztana izan ohi du, gainerako karraskariekin alderatuta nahiko txikia dena. ETC-entziklopedia   Alpetar marmota, Wikipedia

Marmota alpetarrak, hibernatzen duen animaliarik handienak, bost kiloko masa du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

13 orogenia alpetar (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Orogenia alpetarra: periodo tertziarioaren plegamentu organikoa, oraindik gelditu ez dena. ETC-entziklopedia   Orogenia, Wikipedia

Kratoiaren hegoaldeko muturrean Sarmazia eoi fanerozoikoko sedimentu eta orogenia alpetar sendoen artean lurperatzen da. ETC-entziklopedia   Europa ekialdeko kratoia, Wikipedia

Horren eraginez, Iberiak Europaren kontra talka egin zuen; ordura arte itsas hondoan metatutako sedimentuak tolestu eta kanporatu egin ziren eta Pirinioak eta Euskal Herriko mendiak sortu zituzten (gertaera hau Orogenia alpetarra izenaz ezagutzen da). ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000

Kretaziko garaia amaituta, geologoek orogenia alpetarra deritzoten fenomenoa gertatu zen eta, ondorioz, plaka iberiarraren oinarriak tolestu eta altxatu egin ziren. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus