Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alotropiko 1 izond kimikan, gai kimiko batek presenta ditzakeen egoeretako bakoitza.
Oxigenoaren forma alotropikoa da ozonoa, hiru atomoz osatutakoa (O3). Berria - Gaiak 2004-07-11
Oxigenoaren alotropikoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.
2 irud/hed
Euskal enbaxadore alotropikoa izango zara edonon, euskal enbaxadore alotropikoa ostertzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 426. orr.
Eta hobe horrela, ikusten dut tipo bat eta, dzanga, hau Mafaldaren alotropikoa da pentsatzen dut, edo beste hori Robert Falcon Scotten alotropikoa, edo beste hura pinguinoaren alotropikoaøø.' Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.